Borrar
Azpeitia Dantzan jarriko duten eragile desberdinak eta udal ordezkaria aurkezpenean. E.A.
Herritarrak ere dantzan ipini nahi ditu aurtengo Azpeitia Dantzan egitasmoak

Herritarrak ere dantzan ipini nahi ditu aurtengo Azpeitia Dantzan egitasmoak

Guztira sei emanaldi prestatu dituzte, denak uztaileko lehen bi asteburuetan

El Diario Vasco

AZPEITIA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Viernes, 29 de junio 2018, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Dantzaren magiak hartuko du Azpeitia bi asteburutan, uztailaren 6tik 15era bitartean. Aurten, dantza ikuskizunak ikusteko aukera izateaz gain, «dantzarako aukera» ere eskainiko da. Azpeitia Dantzan egitasmoa aurkeztu berri dute Udaleko Kultura batzordeburu Josu Labakak eta parte hartuko duten talde desberdinetako ordezkariek.

Nobedade bezala, capoeira ikuskizunak zabalduko du egitaraua uztailaren 6an plazan, 19:00etatik aurrera. Brasilgo dantza eta arte martzialen konbinazio bat da capoeira eta «prestatutako dantzez gain, inprobisaziorako tartea ere» izango dela azpimarratu du Iker Aizpitartek, Senzala Euskadi Capoeira taldeko kideak.

Uztailaren 7an, Itsasi Dantza taldearen tartea izango da (Soreasun, 19:00etan). Garbiñe Oiarzabal, Itsasiko kideak, «dantza tradizional eta musika berriagoarekin osatutako koreografia berriak» prestatu dituztela aurreratu du.

Uztailaren 8an, saloioko dantzak izango dira (20:00etan, Soreasun). «Gazte, heldu eta jubilatuez gain, Down sindromea duen talde bat ere» ariko dela esan du Jose Mari Orbegozok, saloioko dantzen irakasleak.

Uztailaren 13an, Sanagustin dantzaleku bihurtuko da. Hori izango da Kulturaz Kooperatibak egitasmoari egingo dion «ekarpena» Aitor Bengoetxea kidearen esanetan.

Hurrengo egunean, Sahatsa Dantza Taldearen txanda izango da (20:00etan, plaza txikitik plazara, kalejira eta plazan ikuskizuna). «Zuberoa, Lapurdi, Nafarroa, Nafarroa Beherako eta Gipuzkoako dantza eta doinu tradizionalak ekarriko dituzte», dio Maite Bereziartuak, dantza taldeko kideak.

Amaitzeko, trikitixak itxiko du egitaraua, hilaren 15ean, erromeria eta dantza jauziekin (19:00etan, plazan). Honela, «udaraino dantza jauziak luzatu eta erromeriarekin batera» dantzagai izango direla gaineratu du Irati Arangurenek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios