Herriko 17 eragilek egin dute bat hilaren 15ean egingo diren mobilizazioekin

AZPEITIA.

Elkar-ekin taldeak deituta apustu etxearen aurkako elkarretaratze berri bat egingo da datorren abenduaren 15ean. Balentina Agirre plazan izango da, 19:00etan. Herriko hamazazpi eragilek bat egin dute protestarekin.

«Krisi ekonomikoa deitu izan zaionaz geroztik, Espainian asko hazi den merkatuetako bat da apustuena. Eusko Jaurlaritzaren arabera, Eusko Autonomia Erkidegoan 340 milioi euro gastatu ziren apustuetan 2017. urtean, 2016an baino %10 gehiago eta eta 2012an baino %113 gehiago. Enpresa hauek 46 milioi euroko irabaziak izan zituzten, 2016an baino %13 gehiago eta 2012an baino %80 gehiago. Zazpi urtean biderkatu egin dira Eusko Autonomia Erkidegoan egindako apustu kopuruak, 2017. urtean 36 milioi izan zirelarik», adierazi dute Elkar-ekinekoek.

Hauek dira ekimena babestuko dutenak: Basanderiek Talde Feminista, LAB, ELA eta CNT Sindikatuak, EH Bildu, Sortu, Orkatz Kultur Elkartea, Ernai Gazte Erakundea, Ilunpe Pilota Elkartea, Ikasberri Kirol Elkartea, Azpeitiko Gaztetxie, Erniarraitz Bertso Eskola, Khamar Sahararen Aldeko Taldea, Haujijijai-Marea Arrosa Festa Batzordea, Urrestillako Festa Batzordea etaXJ Auzolanean.

 

Fotos

Vídeos