HERRIKO ERAGILEEKIN BILDU DIRA UDAL ORDEZKARIAK

HERRIKO ERAGILEEKIN BILDU DIRA UDAL ORDEZKARIAK

120 lagun inguru bildu ziren asteazken arratsaldean Sanagustin kulturgunean udal gobernuko ordezkariekin. Bilerako sarrera eta azalpen eta asmo nagusien berri Nagore Alkorta alkateak eman zuen eta zinegotzi bakoitzak bere arduraren berri eman eta arlo bakoitzaren erronka nagusiak zeintzuk ziren azaldu zuten. Eragileekin bildu nahi izan dute, izan ere, «gure

proiektuaren oinarria zuek zarete», esan zuen alkateak, aurrera begira ere ildo beretik jarraitzeko asmoa erakutsiz.