Borrar

Azpeitia

Herri krosa eta Jubilatuen Eguna izango dituzte asteburuan Urrestillan Sanjoan jaien atarian

E.A.

azpeitia.

Jueves, 12 de junio 2025, 20:57

Egun batzuk falta dira Urrestillan San Joan jaiak ospatzeko baina auzotarrak motorrak berotzen hasiko dira asteburuan, izan ere, hainbat ekitaldi izango dira jaien atarian. Hasteko, bihar, larunbatean, ekainaren 14an, jokatuko da XXI. San Joan Herri Krosa, eta igandean, berriz, Jubilatuen Eguna ospatuko dute.

Krosak hasiera emango dio jai-giroari. Urtero legez, adin guztietako herritarrek izango dute parte hartzeko aukera San Joan Herri Krosean, baina aurtengo edizioak berrikuntza nagusi bat izango du: helduen lasterketa 6,6 kilometrotakoa izango da, aurreko urteetan baino laburragoa. Hiru itzuli emango dizkiote korrikalariek aurten, aurreko edizioetako lau itzulien ordez.

Hona hemen lasterketen ordutegi eta distantziak: 17:00etan, 8 urte bitarteko haurrei emango zaie irteera. Hauerk 200 metro egin beharko dituzte; 17:15ean, benjaminen txanda izango da eta 550 metro osatuko dituzte; 17:30ean, alebinak irtengo dira eta 950 metro egingo dituzte,

17:45ean, ifantilen txanda izango da, 1.190 metroko distantzia osatzeko.

Azkenik, 18:00etan, Kadeteak (2.300 metro), jubenilak (4.500 metro), eta senior zein beteranoak izango dute lasterketa. Hauek 6.600 metro osatu beharko dituzte.

Jubenil, senior eta beterano kategorietako korrikalariek aldez aurretik izena eman dezakete online bidez, gainontzekoek, aldiz, egunean bertan egin beharko dute. 15:00etan zabalduko da izenemateko, herriko plazan.

Jubilatuen Eguna, igandean

Igandean, bestalde, jubilatuek izango dute ospakizunetarako tartea Urrestillan. 13:00etan hamaiketakoa egingo dute, eta 14:00etan bazkaria izango da. Bazkalostean, bingoa izango da parte-hartzaile guztientzat.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herri krosa eta Jubilatuen Eguna izango dituzte asteburuan Urrestillan Sanjoan jaien atarian