Azpeitia
Herri krosa eta Jubilatuen Eguna izan dira Urrestillan, Sanjoanen atarianAitor Mimenzak eta Maite Etxezarretak, beste behin, irabazi zuten lasterketa eta 60 lagun inguru elkartu ziren, berriz, jubilatuen bazkarian
Eli Aizpuru
azpeitia.
Lunes, 16 de junio 2025, 20:09
Sanjoanak gerturatzen ari dira eta dagoeneko festarako grinarekin daude Urrestillan. Jaien atarian 21.-ez Herri krosa izan dute bertan eta baita Jubilatuen bazkaria ere. Zapatu arratsaldean izan zen lasterketa eta Aitor Mimenzak eta Maite Etxezarretak irabazi zuten proba nagusia. 6,6 kilometroko ibilbidea burutu zuten korrikalarariek eta Mimenzak, seigarrenez, irabazi zuen proba 21 minutu eta 48 segunduko denborarekin. Endika Donnay izan zen bigarrena (22:18) eta Xabat Manzisidor hirugarrena (22:34).
Emakumeen lasterketan, laugarrenez, irabazi zuen Maite Etxezarreta azpeitiarrak (24:50). Bigarren Nerea Etxeberria helmugaratu zen (29:40) eta Aiora Altuna izan zen hirugarrena(29:40).
Jubenilen mailan, Aimar Calvo zumarragarra eta Jone Iraeta azkoitiarra nagusitu ziren. Lasterketa nagusiaren aurretik kategoria desberdineko haur eta gaztetxoek hartu zuten parte.
Hurrengo egunean, igandean, jubilatuen txanda izan zen Urrestillan. 60 lagun inguru elkartu ziren zimiterioan urteroko bazkaria ,lagunartean egiteko. Mari Zubizarreta omendu zuten.
Pilota partida, ostiralean
San Joan jaien atariko ekitaldiekin jarraituz, pilota jaialdia antolatu dute Urrestillan. ostiral honetarako, 21:15ean hasita, lau eta erdiko San Fermin txapelketako lehia jokatuko dute estreinako Dario eta Egiguren V.ak. Ondoren, estelarrean, Altuna eta Martija Ezkurdia eta Rezustaren aurka ikusteko aukera izango da Txikuri frontoian.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.