Hazparneko ikasleak Azpeitian

Hazparneko Elhuyar kolegioko 43 ikasle eta irakaslek atzo udaletxean. /  UDALA
Hazparneko Elhuyar kolegioko 43 ikasle eta irakaslek atzo udaletxean. / UDALA

12 eta 14 urte bitarteko ikasleak dira eta atzo udal ordezkariek harrera egin zieten udaletxean

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Bisitari bereziak izan dira egunotan Azpeitian. Izan ere, Hazparneko Elhuyar kolegioko 43 ikasle eta irakaslek Azpeitia ezagu-tzeko parada izan dute. Atzo, esaterako, udal ordezkariek harrera egin zieten udaletxean. 12 eta 14 urte bitarteko ikasleak dira herria ezagu-tzera etorri direnak. Azken hamar urtetan ari dira Lapurdiko herriko ikastetxeko eta Urola Ikastola BHIko ikasleak elkartrukeak egiten. Atzokoan, Gaztelekuko hezitzaileekin hainbat jolas egin zituzten harreraren ostean eta ondoren, Azpeitiko ikasleek gidatuta, herria ezagutu zuten. Arratsaldea, berriz, igerilekuan igaro zuten. 1983az geroztik daude senidetuta Azpeitia eta Hazparne. 1986an sinatu zuten akordioa bi udaletako ordezkariek.

Harremanak sendotzeko hainbat ekitaldi antolatu ohi dituzte urtero bi herriek. Honela, esaterako, gaur bertan, Juan Antxieta musika eskolako ikasleek eta Hazparneko musika eskolakoek Izturitzen (Nafarroa Beherea) kontzertua eskainiko dute.