Haur eta gaztetxoei zuzendutako hainbat ekintza ludotekan

Aste honetan piztu dira argiak. /
Aste honetan piztu dira argiak.

Hilaren 26, 27 eta 28an egingo dira eta Udaleko Gazteria Sailak antolatu ditu

AZPEITIA.

Beste behin, Gabonetarako programazioa antolatu du Udalak, Gazteria Sailaren bitartez. Hilaren 26, 27 eta 28an egingo dira. Ludoteketatik bideratuko dira, adin tartearen arabera, eta bi taldetan banatuk dira: batetik, HH 5 eta LH 2. maila bitarteko haurrak eta, bestetik, LH 3 eta LH 6 bitartekoak.

Izen-emate epea abenduaren 10etik 14ra izango da eta izen-emate orriak Azpeitiko Gazte Informazio Bulegora (GIB) eraman beharko dira. Ekintzen kostua 15€koa izango da.

Urrestillako haurrek egitarau propioa izango dute. Horretaz gain, Gaztelekuko nerabeek abenduaren 26an egun pasa egiteko aukera izango dute. Ekintza hori DBH 1 eta Batxiler 2 bitarteko gaztetxoentzat izango da. Ekintza horretarako izen-ematea Gaztelekuan bertan jasoko dute abenduaren 15a bitartean.

Izen-emate orriak ikastetxeetan banatuko zaizkie adin guztietako erabiltzaileei.

 

Fotos

Vídeos