Hator Hator Horror Fest jaialdiaren bigarren edizioa izango da Azpeitian abenduan
K-sarien lehiaketa irekia izango da aurtengo berrikuntza nagusia eta beldurrezko euskal film laburrak lehiatuko dira
ELI AIZPURU
AZPEITIA.
Domingo, 23 de octubre 2022, 00:06
Azpeitiko Udalak, Ospel Filmsek eta Kulturaz Kooperatibak antolatuta, bueltan da Hator hator Horror Fest, beldurrezko zinema jaialdia Azpeitian. Abenduaren 16, 17 eta 18an izango da jaialdiaren bigarren edizio hau. Fikziozko eta animaziozko film labur, euskal film, estreinaldi, kontzertu, tailer eta erakusketek osatuko dute, besteak beste, zinemaldia.
Publicidad
Berrikuntza gisa, bigarren edizio honetan, K-sarien lehiaketa irekia ospatuko da. Bertan, animaziozko edo fikziozko euskal film labur onena sarituko da, lehiaketa ireki baten bidez. Laburmetrai sariduna 2023ko Donostiako Zinemaldian K-sarien sailean emango dute. Lehiaketa honetan edozein euskal ekoiztetxek parte har dezake, filma info@ospelfims.com helbidera bidalita. Lanak bidaltzeko epea azaroaren 7an amaituko da.
Antolatzaileek kultur ekintza ugariz betetako asteburu berezia prestatu dute; lehenengo edizioan arrakasta handia izan zuten haurrentzako makillaje eta marrazki tailerrak errepikatuko dira, esaterako; Brew and Roll garagardo ekoizleek eskainitako garagardo-dastaketa ere ez da faltako, eta, gainera, beste sorpresa batzuk ere izango dira (kontzertua...). Antolatzaileen esanetan, datak gerturatu ahala emango dira egitarauaren inguruko xehetasun gehiago.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión