Borrar

Azpeitia

Hastera doa Lagun Onak M.B.-ren aurtengo egitasmo nagusia: Azpeititik Gasteizera, oinez

Larunbatean egingo dute mendizaleek lehen etapa. Zumarragara bitarteko 30 kilometro egingo dituzte eta ostegunera arte eman ahal da izena

Eli Aizpuru

azpeitia.

Martes, 11 de febrero 2025, 20:22

Zapatuan hasiko dute Lagun Onak mendi bazkunako kideek aurtengorako prestatu duten egitasmo nagusia. Azpeititik Gasteizera joango dira, zazpi etapetan. Lehen etapa honetan, Zumarragarainoko bidea egingo dute. 30 kilometroko ibilaldia da eta 1.600 metroko desnibel positiboa du. Izarraitz Birako bidetik Otarrera igoko dira estreinako, eta handik Zazpi Kurutze Mendi Martxako ibilbidea jarraituko dute mendizaleek.

Egun osoko ibilbidea izango da. Goizeko 07:00etan abiatuko dira, plazatik. Bazkideek 7,5 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek, 15. Izena emateko azken eguna, bihar, osteguna, izango da.

Etapaz etapa

Bigarren etapan, Arranoaitz mendia igoko dute, eta Udanatik pasa ostean Zegamarako bidea egingo dute parte hartzaileek, Aizkorriren magaletik. Mendi hau hirugarren etapan igoko dute, eta ondoren Arantzazun amaituko da eguneko txangoa. Laugarren etapan Arabako lurretan sartuko dira mendizaleak, bidean Andarto eta Degurixa bezalako paraje ezagunak zeharkatu ostean. Landako urtegian amaituko dute eguna.

Bosgarren jardunaldian Otxandiorako bidea egingo dute, tartean Anboto gailurrera igota. Seigarren etapan, aldiz, Gorbea izango da protagonista, eta mendi hau egin ostean Murgiara jaitsiko dira parte hartzaileak. Azkenik, Murgia-Gasteiz izango da azkeneko etapa. Hurrengo irteera martxoaren 15ean izango da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hastera doa Lagun Onak M.B.-ren aurtengo egitasmo nagusia: Azpeititik Gasteizera, oinez