Hasi da Antzerki Topaketen barnean egun hauetan egingo den Sormen Astea

AZPEITIA.

Aurtengo antzerki topaketetan bada berrikuntza bat: Sormen Astea. Kulturaz kooperatibako kideek sustatu dute egitasmoa, eta atzo, azaroaren 5ean, hasi eta 9ra arte izango da.

Bihar, asteazkenera bitartean 'Tartean dauden gorputzak' ikastaroa eskainiko dute Metrokoadroka kolektiboko Oier Guillanek eta Jabier Barandiaranek. Gehienez ere 12 lagunentzako ikastaroa zen eta zazpik eman duet izena.

Horrez gainera, mikroan-tzerkiak ere eskainiko dira. Bi obra izango dira ikusgai aste honetan, Soreasutik kanpo. Azaroaren 8an, ostegunean, 'Maita(k)ale borroka' antzezlana eskainiko dute 20:00etan hasita, plazan. Azaroaren 9an, ostiralean, berriz, 'Kronopia' antzerkia emango dute 21:00etatik aurrera Sanagustin kulturgunean.

Ostiralean baita ere, Kulturaz Antzerki Sormen Egonaldien 2019ko deialdia irekiko da. Aurkezpena 12:00etan izango da Sanagustinen. Iaz egin ziren aurrenekoz sormen egonaldiak, Kulturaz kooperatibaren ekimenez. Bertan ondu diren hiru obra izan dira ikusgai aurtengo antzerki topaketetan (pasa den asteburuan izan da aukera). '7ak bat', 'Txarriborda' eta 'Inondik inora' dira. Azken hau Zubi proiektutik jaiotakoa da. Iaz batu zen Kulturaz Zubi proiektura. Euskal an-tzerki sortzaile berriei bultzada emateko sortu zen eta bertako kideek hautatua den proiektuari babesa emateko hartzen duten konpromisoa du oinarri.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos