
Azpeitia
Haize bolada bortitzek hainbat arazo eragin zituzten atzo herri inguruko errepideetanSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Haize bolada bortitzek hainbat arazo eragin zituzten atzo herri inguruko errepideetanEli Aizpuru
azpeitia.
Jueves, 20 de marzo 2025, 21:06
Haize bortitzengatik abisu horia zegoen iragarrita atzo eguerdira arte eta esan eta izan, bai gauean eta baita goizean ere haize bolada bortitzak izan ziren. Ondorioz, zuhaitz handiak dauden lekuetan sarrerak debekatu zituen Udalak. Loiolako lorategian, esaterako. Udaltzaingoak oinezkoentzako itxi zuen ingurua, egoeraren berri emanez.
Bestalde, Sistiaga Errekan eta Odria auzoan haizeak botatako zuhaitzak zirela-eta errepideak itxita egon ziren. Odriako errepidea berehala zabaldu zuten, behin zuhaitz adarrak bidetik erretiratuta. Denbora gehiago behar izan zuten Sistiaga Errekako bidea zabaltzen. Izan ere, bi zuhaitz erori ziren bertan eta eguerdira arte itxita egon zen autoentzat eta oinezkoentzat pasabidea.
Bestalde, Azpeititik Eibarko edo Elgoibarko norabidean zihoazenek ezin izan zuten Azkarateko bidetik igaro goizean goiz, Bergaratik edo kosta aldetik egin behar izan zuten ibilbidea. Izan ere, zuhaitz bat bota zuen haizeak Azkoititik Azkarateko malda hasi aurreko bide zatian eta ondorioz, goizeko ordu batzuetan itxita egon zen errepidea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.