Borrar

Azpeitia

Hainbat pilota partida jokatuko dira gaur, ostirala, Frontoi Txikin eta Izarraitzen

E. A.

Azpeitia.

Jueves, 13 de febrero 2025, 20:13

Ilunpe pilota elkarteko pilotariak prest dira asteburuko hitzorduetarako. Gaur, otsailak 14, eta bihar hainbat pilota partida jokatuko dituzte herriko elkarteko kideek bai Frontoi Txikin eta baita Izarraitz pilotalekuan ere.

Frontoi Txikin, gaur, arra-tsaldeko 18:15ean hasita, lau partida jokatuko dira, eta aldiz, 18:15ean, Udaberri Sariko bi lehia hartuko ditu Izarraitz pilotalekuak. Eskuz banakako N1eko lehian Ilunpe eta Eple neurtuko dira eta K2ko partida izango da gero, Ilunpe eta Eibarren artean. Iluntzeko 20:00etan, berriz, Ilunpe eta Lea Ibarrako ordezkariaren arteko norgehiagoka izango da, gizonezkoen kadete mailan. Bihar, zapatua, beste partida bat jokatuko da, 12:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan. Gizonezkoen 22 urtez azpikoen mailan, Ilunpe eta Lapke neurtuko dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hainbat pilota partida jokatuko dira gaur, ostirala, Frontoi Txikin eta Izarraitzen