Azpeitia
Hainbat ekimen antolatu dituzte ostiraleko Buruko Osasunaren Nazioarteko Egunaren hariraErrehabilitazio Psikosozialeko zentroko kideak 'Hemen gaude, ez zaude bakarrik' leloarekin sentsibilizazio kanpaina egingo dute eta bazkaria ere izango dute
Eli Aizpuru
azpeitia.
Martes, 7 de octubre 2025
'Hemen gaude, ez zaude bakarrik' mezua zabaltzen jarraituko dute aurten ere Osamen Errehabilitazio Psikosozialeko zentrotik. Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekimen prestatu dituzte, herritarrak sentsibilizatzeko.
Publicidad
Aurten, beste behin, Azpeitiko liburutegiarekin elkarlanean aritu dira. Liburutegiko kideek prestatutako triptikoetan osasun mentalari buruzko liburuen informazioa jaso dute, eta Osamenekoek egindako sentsibilizazio kartelarekin batera jarriko dituzte ikusgai Azpeitiko, Azkoitiko, Zestoako eta Zumaiako hainbat zerbitzu publikotan, baita Zarauzko Osasun Mentaleko zentroan ere. Helburua da jendeak kartelak ikusi eta triptikoak hartzea, hausnarketa eta elkartasuna sustatuz.
Kartelean eta triptikoetan ageri den ilustrazioa Idoia Neves getariar artistak egin du, doan. Osameneko kideek eskerrak eman dizkiote, izan ere, marrazkiak ederki uztartzen ditu zentroko erabiltzaileen hitzak eta zabaldu nahi duten mezua. Irudian, pertsona bat bere burua besarkatzen ageri da, eta bertan irakur daitezke lau hitz nagusi: Ulertu, Onartu, Errespetatu eta Zaindu.
Urriaren 10ean, Osasun Mentalaren Munduko Egunean bertan, Osameneko erabiltzaileak Azpeitiko hainbat lekutan izango dira, sentsibilizazio mezua daramaten giltzatakoak banatzen. Borondatearen truke emango dituzte, eta jasotako dirua horrelako ekintza gehiago antolatzeko erabiliko dute.
Egunari amaiera emateko, Sanagustin Kulturgunean egingo dute bazkaria, erabiltzaileek, profesionalek eta senitartekoek.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión