Gure Zirkua Azpeitian izango dugu irailean

Gure Zirkuaren karpa koloretsua Esklaben ondoko zelaian izango da datorren hilabetean./
Gure Zirkuaren karpa koloretsua Esklaben ondoko zelaian izango da datorren hilabetean.

Irailaren 5etik 14ra muntatuko dute karpa Esklaben ondoko zelaian, eta guztira, hamahiru emanaldi eskainiko ditu

MIREIA GALARZAAZPEITIA.

Bigarren urtez jarraian, herriz herri dabil aurten ere Gure Zirkua. Uda honetan, ordea, lehendabizikoz egingo du geldialdia Azpeitian. Zehazki, irailaren 5ean iritsiko da herrira, eta hilaren 14ra arte hamahiru emanaldi eskainiko ditu guztira Gure Zirkuak. Asteartean iragarri zuten geldialdia eta jada sarrerak salgai daude eventbrite.es webgunean.

Loiolara bidean, Esklaben ondoko zelaian muntatuko du Gure Zirkuak karpa, eta bertan eskainiko dituzte pailazo, malabarista eta magoek bi astetan zehar antolatutako emanaldi guztiak. Irailaren 5ean, 11n eta 12an 19:00etan eskainiko dituzte emanaldiak; 6an, 7an, 13an eta 14an bi saio eskainiko dituzte, 18:00etan eta 20:30ean. Irailaren 8an, aldiz, 12:00etan eta 19:00etan ikusi ahal izango dira emanaldiak.

Gure Zirkua osatzen duten lagunen artean da Ekain Ibarguren malabarista azpeitiarra ere. Ibargurenek hainbat proiektutan parte hartu du aurretik, tartean, Katxiporreta taldearekin eta bere kabuz sortutako Ekain-txou ikuskizunarekin.