GOYENECHE FUNDAZIOKO KIDEEK GABON GIROA IPINI DUTE HERRIAN

GOYENECHE FUNDAZIOKO KIDEEK GABON GIROA IPINI DUTE HERRIAN

Beste behin, urte sasoi honetan, Goyeneche fundaziokoek Gabonetako apaingarriak egin dituzte, Bertan merkatarien elkarteko kideentzat eta herriko beste hainbat lekuetan ipintzeko, hala nola igerilekuan, kiroldegian eta liburutegian. Aurtengoan, berrerabilitako kortxoekin eta kafe kapsulekin egin dituzte Eguberrietako zuhaitzak. Lan horiek egin ahal izateko, hainbat tabernak lagundu die kortxoak biltzen. Horrez gainera, beste eskulan batzuk ere egin dituzte (bitxiak, giltzatakoak, lepokoak, e.a.) eta atzo ipini zuten postua plazan, asteroko azokan.

 

Fotos

Vídeos