Gizarte eta gizarte-osasungintza arloetako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik da

Los trabajos han comenzado ya en diferentes puntos. /
Los trabajos han comenzado ya en diferentes puntos.

Eskaerak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (lehen solairuan) egin behar dira, apirilaren 26a baino lehen

E. A. AZPEITIA.

Gizarte arloan eta gizarte-osasungintzan lanean dabiltzan elkarteei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Udalak. Eskaerak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (lehen solairuan) egin behar dira, apirilaren 26ra bitartean.

Dirulaguntzak gizarte eta gizarte-osasungintza arloetako zerbitzuen esparru zehatz hauetarako izan daitezke: elkartearen beraren ohiko jarduerari eusteko; hitzaldiak antolatzeko; herritarren sektore batzuen aisialdirako eta denbora librerako jarduerak sustatzeko; sustapen, sentsibilizazio, prestakuntza, informazio jarduerak edo ekimenak eta jardueraren zabalkundekoak egiteko; elkartearen jarduerarekin zerikusia duten material edo baliabide espezifikoak prestatzeko; elkartearen jarduerak bere baitan hartzen dituen kolektiboei zuzendutako interbentzio-programa zehatzak garatzeko; eta ohiz kanpoko izaeraz, Azpeitian sustraitutakotzat jotako ekitaldi, ospakizun eta urteurrenak antolatzeko ere eman ahal izango dira dirulaguntzak.

Honako hauek dira Udalak zehaztu dituen eta aurkeztu behar diren agiriak: eskatzailearen edota ordezkariaren Nortasun Agiri Nazionalaren kopia; Erakundearen IFKren kopia; Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Entitate Erregistroan izena emanda dagoela adierazten duen ziurtagiria, badagokio; kontu korrontearen titularitatea egiaztatzen duen agiria; elkartearen jarduera orokorraren memoria; diruz laguntzea eskatzen den proiektu, jarduera edo programaren memoria; elkartearen jarduera orokorraren gastuen eta sarreren aurrekontua, edota bestela, diruz lagundu nahi den proiektu, jarduera edo programa zehatzaren gastuen eta sarreren aurrekontua; eskabidea egin den urtearen aurrekoari dagozkion gastu eta diru-sarreren likidazio erreala edo balioetsia, bai entitatearen jarduera orokorrari bai dirulaguntza xede duen proiektu edo jarduera espezifikoari dagokiona, jarduera hori iaz egin bada. Agiri horiek Udalean aurkeztuak baleude, ez da berriro aurkeztu beharrik izango; Administrazioarekin Gizarte Segurantzako betebeharrak eta zerga obligazioak betetzerakoan egunera dagoela egiaztatzea.