
Azpeitia
Giro aparta elektrotxarangek alde zaharreanSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Giro aparta elektrotxarangek alde zaharreanLunes, 5 de mayo 2025, 20:27
Euskal Herriko Elektrotxaranga Lehiaketaren laugarren edizioko lehen saioa izan da asteburuan, maiatzeko lehen zapatuan. Zutik eta iazko irabazlea, Elektrotxufla, aritu ziren, herriko Alde Zaharrean giro aparta sortuz. Jende andana bildu zuten musikaz eta dantzaz gozatzeko bi taldeek. Guztira zazpi elektrotxaranga ariko dira maiatzean zehar Azpeitian, eta haien emanaldiak epaimahai batek baloratuko ditu. Irabazleak 5.000 euro eta saninazioetan jotzeko aukera eskuratuko du, eta bigarren sailkatuak, 1.000 euro. Lehiaketa Azpeitiko Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak eta Udalak antolatu dute. Datorren zapatuan, talde bakarra ariko da herriko kaleak girotzeko: 3indarrok taldea. Hurrengo bi asteburuetan, berriz, berriro ere bina talde izango dira lehian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.