Gimnastika erritmikoko amateurren Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da igandean, Kiroldegian

Udaberri mailako alebin taldea. /  LORETOKI
Udaberri mailako alebin taldea. / LORETOKI

AZPEITIA.

Igandean, maiatzak 19, amateurren Gipuzkoako Gimnastika erritmikoko txapelketa jokatuko da kiroldegian, 10:00etan hasita. Egun guztian zehar lehian izango dira lurraldeko puntu desberdinetatik etorritako kirolariak eta, nola ez, bertan izango dira baita ere Loretoki eskolako kideak. Kadete taldea osatzen duten Zihara, Zuhara, Igone eta Iratik lehiatuko dute eta Nahia Odriozola ere izango da bertan. Bakarka lhiatuko da Odriozola, jubenil mailan. «Podiumean sartzeko aukera izango du ondo eginez gero, nahiz eta konpetentzia handia dagoen maila horretan», azaldu dute Loretokitik. Senior A mailan taldeko ere hartuko du parte eta «irabazteko aukera handia dute».

Bestalde, maiatzaren 5ean, Donostian izan zuten txapelketa Udaberri mailako kimuek eta «denboraldi amaiera bikaina» izan dute Loretokitik.