Gaztetxearen 14. urteurrena dela-eta baltsa jaitsiera eta ekitaldi ugari antolatu dituzte

AZPEITIA.

Azpeitiko Gaztetxeak 14 urte beteko ditu aurten, eta urteurren hori ospatuko dute bihar, larunbatean. Ohi bezala, egun osoko egitaraua prestatu dute Gaztetxeko kideek.

11:00etan hasiko dituzte ekitaldiak; hamaiketakoa eta baltsen erakusketa egingo dituzte plazan. Aurten, iaz bezala, Gaztetxeko kideek zehaztu dute zein den baltsa egiteko gaia: 'Azpeitiye historiyen ziyer' da aukeratu duten gaia.

14:30ean, bazkaria egingo dute Gaztetxean. Pasta entsalada, gisatua, postrea eta patxarana izango dira bazkaltzeko, eta begetarianoentzako menua ere prestatuko dute: pasta entsalada atunik gabe eta gisatu begetarianoa Josu Iraola eta Troya herriko raperoek emanaldia eskainiko dute, bazkalostean. Arratsaldean, 17:00 aldera, kalejirak, musikak eta jolasek hartuko dute kalea.