Gaur amaituko dira festak Urrestillan

Gaur amaituko dira festak Urrestillan

ELI AIZPURUAZPEITIA.

Festak ez du etenik izan Urrestillan pasa den ostiralaz geroztik. Sanjoanak ospatzen ari dira bertan eta denetariko ekitaldiak izan dituzte egunotan. Zapatuan, herri bazkariarekin indartsu sartu ziren festan herritarrak, kontzertuak ere izan zituzten gero. Igandean, San Juan bezpera, lore sorta tailerra egin zuten goizean eta herri kirolak ere izan ziren. Pregoiaren ostean, herri afarian bildu ziren berriro urrestildarrak eta nola ez, bertako ikurrik garrantzitsuenetakoa, sanjoanetako lizarra, ipini zuten plazan. Honekin batera, nola ez, San Juan suaren txanda ere izan zen.

San Juan Eguna ospatu zuten gero eta orrialde hauetan azaldu bezala, urteroko prozesioa egin zuten eta herritarrek lore sortak eraman zituzten bedeinkatzera. Festak egun osoan jarraitu zuen gero.

Atzo, asteartea, San Juan Txiki Eguna izan zuten. Ohitura den bezala, sagardo dastaketa egin zuten jende ugari gerturatu zen Auntxa erretegikoek eskainitako otorduaz gozatzera. Mus txapelketa, haurrentzat puzgarriak eta merienda eta AGL dantza eskolakoen ikuskizunaz ere gozatu ahal izan zuten Urrestillara gerturatu zirenek.

Egitaraua

Gaur dute sanjoanetako azken eguna Urrestillan. 17:00etan, umeentzako jolasak daude. Ondoren patata tortila lehiaketa egingo dute, 18:30ean, eta afaria merienda dago gero. Zuhaitzaren entierroarekin agurtuko ditzute sanjoanak datorren urtera arte.