Borrar
Iazko San Joan Eguneko prozesioa. E.A.

Azpeitia

Festetan murgilduko dira Urrestillan bihartik aurrera

E.A.

AZPEITIA.

Sábado, 21 de junio 2025, 20:58

San Joan bezpera da bihar eta Urrestillan prest dira bertako jaiak ospatzeko. 21:00etan jaurtiko dute festen hasierako suziria, herri afariaren aurretik. Gauerdian, ohi bezala, San Juan zuhaitza sartuko dute herriko plazan eta ondoren suaren piztuera eta dantzak egingo dituzte. Gaua girotzeko, Laket taldearen kontzertua izango da.

Asteartean, San Joan eguna, egun handia izango dute. 9:00etan hasiko da berotzen festa egitaraua trikilari gazteen kalejirarekin. 12:00etan, San Joan Eguneko prozesioa eta meza ospatuko dira. Hau amaitzean, buruhandiak izango dira eta eguna amaitzeko, 19:00etan, Andoni Ollokiegiren, Labankadaren eta DJ Furyren kontzertuez gozatzeko aukera izango da.

Asteazkenean, San Joan Txiki Eguna izango dute eta festak ez du etenik izango. 12:30ean, Sagardo dastaketa eta ondorengo Mus Txapelketa izango dituzte. Haurrek berriz, puzgarriez eta meriendaz gozatu ahal izango dute arratsaldean.

Ostegunean amaituko dira jaiak. Egun horretan, 17:00etan hasita, umeentzako jolasak eta 18:30ean, tortilla patata lehiaketa izango dituzte. Ondoren, zuhaitzaren entierroa egingo da Sanjoanak datorren urtera arte agurtuz.

Autobus zerbitzuak Azpeititik

Urrestillako jaietaz gozatu ahal izateko autobus zerbitzua ipini du Azpeitiko Udalak. Astelehenean, esaterako , 19:15ean eta 20:40ean abiatuko dira lineako autobusak Azpeititik, eta itzulerakoak 03:30ean eta 06:30ean izango dira.

Azpeitiko plazako sua

Azken urteotan, indarra hartu du Azpeitiko plazan egin ohi den suaren inguruko ekitaldiak ere. Beraz, astelehenean, San Joan bezperan, sua piztuko da herriko plazan. 22:00etan hasiko da, eta Itsasi taldeko dantzariak ariko dira dantzan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Festetan murgilduko dira Urrestillan bihartik aurrera

Festetan murgilduko dira Urrestillan bihartik aurrera