Azoka Plazan, giro ederrean, elkartu ziren ehun lagun inguru.
Azpeitia

Festa giroan ospatu dute Pentsiodunen Eguna herriko jubilatuek

Asteleheneroko elkarretaratzearen ostean, bazkaria izan zuten atzo eta 100 lagun inguru bildu ziren

ELI AIZPURU

azpeitia.

Martes, 4 de octubre 2022, 00:02

Pentsiodunen Eguna ospatu zuten atzo herriko jubilatuek eta pentsiodunek. jai giroa nagusitu zen eta astelehena izanda, gainera, ohiko aldarrikapenekin hasi zuten eguna. Azoka Plazaren atarian, 'Pentsio, zaintza eta osasungintza publiko eta duinak, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa' zioen pankartaren atzean bildu ziren estraineko. Ondoren, 14:00etan hasita, bazkaria egin zuten Azoka Plazan. Ehun lagun inguru elkartu zire, tartean, udal ordezkariak.

Publicidad

Txangoa, urriaren 20an

Datorren urriaren 20an Errioxara irteera antolatu dute Baigerako kideek. Goizeko 8etan izango da irteera eta Moredan egingo dute lehen geldialdia, bertako Pierola upategia bisitatzeko. Ondoren, Logroñon bazkalduko dute. Prezioa 40 euro da eta jada eman daiteke izena, ohi bezala, Baigerako bulegoetara gerturatuta.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad