San Fermin Txiki eguna ospatu dute udalekuetako haurrek

Egun handia izan ohi da haur herriko txikientzat. / E.A.
Egun handia izan ohi da haur herriko txikientzat. / E.A.

Pregoia irakurri ostean, suziria bota zuten gaztetxoek udaletxetik eta entzierroan korrika egin zuten gero

ELI AIZPURUAZPEITIA.

Sanferminak iritsi dira Azpeitira ere. Egunotan udalekuetan parte hartu ohi duten haur eta begiraleek, ohiturari jarraituz, San Ferminak direla eta, herrira ekarri zuten beste behin festa. Ehunka haur eta gaztetxo elkartu ziren eguerdian, plazan. Nola ez, galtza edo gona txuriak eta zapi gorriak zituzten denek eta eskuetan, askok, egunkaria.

Udaletxeko balkoitik pregoia irakurri zuten estreinako eta suziria jaurti ostean, korrika atera ziren hainbat zezen beltzen aurretik. Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ostean, berriro ere plazara iritsi ziren korrikalariak.Beste behin, sanferminen usaina sentitu da herrian. Asteburuan beste batzuen txanda izango da.

Temas

Jaiak