Familiei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu udan zehar Ekoetxeak

Kokedama teknikaren inguruan ariko dira igande honetan eta artoa lantzen, abuztuaren 26an

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AZPEITIA.

Udan ere familiei zuzendutako hainbat ekintza eskainiko ditu Ekoetxeak. Honela, igande honetan, uztailaren 15ean, landareen hazkuntzarako Kokedama teknika japoniarra ezagutzeko aukera izango dute 6 urtetik 12urtera arteko haurrek eta beren familiek. Abuztuaren 26an, berriz, artoa aletu, ehotu, artaburuaren hostoekin eskulanak egin eta taloa egiten ikasteko aukera izango da.

Kokedama, landareen hazkuntzarako antzinako teknika japoniarra da, ontzirik gabe, goroldioarekin landareak mantentzeko. «Tailer honetan, aintzinako teknika hau erabiliko da, gure kokedama sortzeko... eskulan polita ume zein helduentzako»azaldu dute Ekoetxeko arduradunek. 11:00etatik 12:30era izango da eta doan da.

Abuztuaren 26an ere ordu berean eskainiko da saioa. Ordan artoa izango da protagonista. Ikastaro hau ere doan da.

Bi ekintzetarako plazak mugatuak dira eta aurrez izena eman behar da 943 81 24 48ra deituta.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos