Har ezan parte Euskaraldian!
Hikaldian, hitanoa eta bereziki noka bultzatzeko konpromisoa har dezakete izena ematen duten herritarrek
ELI AIZPURU
Domingo, 9 de octubre 2022, 00:09
Hirugarrenez, gero eta gertuago dago Euskaraldia. Azaroaren 18tik abenduaren 2a bitartean, kaleak euskaraz betetzeko ariketa egiteko garaia izango da. Beraz, prest ahoak eta belarriak lehen hitza esan edo entzun, euskaraz izateko.
Publicidad
Jada zabalik dago Euskaraldian izena emateko epea. Azpeitian, gainera, euskaraldian parte hartzen dutenek, hikaldiaren parte izateko hautua ere egin dezakete. Hori bultzatuko du Azpeitiko herri batzordeak eta horren berri emateko elkartu dira aste honetan bertan Azpeitiko Euskaraldiaren dinamizatzailea den Naiara Intxausti; udaleko Euskara batzordeburu Eneritz Albizu; Garbiñe Bereziartua, hitanoari buruzko hainbat azterlan egin dituen herritarra eta hika edo noka egitearean aldeko babesa eman duten hainbat gazte.
Izan ere, hori izango da aurtengo Euskaraldiaren bereizgarri: hikaldia.
Hikaldiak hitanoa sustatu nahi du baina herri bakoitzak bere erara moldatu ohi du egitasmoa eta Azpeitian bereziki noka indartu nahi da, «mutilen artean hika asko egiten delako, baina neskekin askoz gutxiago», dio Intxaustik.
Azaroaren 18tik abenduaren 2a bitartean, kaleak euskaraz betetzeko ariketa egiteko garaia izango da
Beraz, hikaldian parte hartu ahal izateko, behin Euskaraldian izena eman eta hikaldia.eus erabili beharko du, hau babesteko. Izena ematen duenak, euskaraldiko txapan h-bat eramango du itsatsita.
Azpeitian garatuko den Hikaldiaren egitasmoan parte hartu nahi dutenek, azpeitia@euskaraldia.eus helbide elektronikora idatzita eman dezakete izena. Izena ematen dutenen artean, binakakoak osatuko dituzte. Alde batetik, kitzhikariak (noka menderatzen eta erabiltzen duen pertsona) eta nokazaleak, bestetik (noka entzuteko edota aritzeko ahalegina egin nahi duen pertsona). Sareen bidez audio mezuz komunikatzera bultzatu nahi dituzte binakakoak, ahoz nahiz idatziz.
Publicidad
Hikapoteoa, abenduaren 3an
Euskaraldia abenduaren 2an amaituko bada ere, Azpeitian festa giroan emango zaio bukaera, abenduaren 3an -Euskararen Egunean- egingo den hikapoteoarekin. Azte Alde Zaharreko tabernarien elkartearekin elkarlanean , egun horretan tabernetan jatekoa zein edatekoa hika eskatzen dutenei zozketa baterako txartelak emango dizkiete (oraindik ez dute zehaztu saria). Bestalde, Skapaie elektrotxarangak girotuko du Hikapoteoa.
Euskaraldia izena eman nahi dutenek,azaroaren 17a bitartean izango dute horretarako aukera euskaraldia.eus atarian. Bestalde, herriko plazan mahaiak ere ipiniko dituzte urriaren 18an (10:30-12:00), 21ean (18:30-20:00), 25ean (10:30-12:00) eta azaroaren 11n (18:30-20:00).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión