Basazabal jauregian aurkeztu zituen 2021ean Soziolinguistika klusterrak egindako ikerketaren datuak. E.A.
Azpeitia

Euskararen erabilera altua da Azpeitian baina «ezin dugu lo hartu»

Euskararen erabileraren kale neurketaren datuak kaleratu berri ditu Soziolingustika klusterrak Azpeitian

ELI AIZPURU

Miércoles, 21 de septiembre 2022

Soziolingustika klusterrak, Azpeitiko Udalaren babesarekin, aurkeztu berri ditu jendaurrean Azpeitian jasotako hizkuntzen erabileraren kale neurketaren datuak. Basazabal jauregian bildu ziren astearte arratsaldean udaleko arduradun eta hainbat eragile eta Belen Uranga Soziolingustika klusterreko teknikariak azaldutako datuei adi-adi erreparatu zieten. Bost urtean behin egin ohi du neurketa erakundeak, beraz, ez da lehen aldia Azpeitian ere datuok aurkezten direna.

Publicidad

Oraingo honetan, duela urtebete, 2021eko iraileko bi astean zehar egindako neurketaren emaitza da aurkeztu dena. Herriko gune esanguratsuak aukeratu dituzte; denetariko pertsonak ibiltzen diren inguruak, Udalarekin adostuta.

Neurketak egiterakoan, ohiko bizimoduko kaleko egitekoak gertatzen diren uneak aukeratu dituzte, hal nola, erosketak, aisialdia... Era berean, kontuan hartu dira solaskideen adina eta sexua edota haurrak hitz egiten ari diren.

930 elkarrizketa

Azpeitiko kaleetan entzun daitezkeen elkarrizketak behatu dira datu estatistikoak eskuetan izateko. Honela, 930 elkarrizketek eta horietan solaskide izan diren 3.111 lagunek osatu dute lagina. Akats tartea, aldiz, 1,2koa da elkarrizketen lagin osoaarentzat, beraz, %95eko konfiantza maila altua da.

Hau guztia kontuan hartuta «onak» dira euskararen datuak Azpeitian. Hona hemen ikerketan jasotako hainbat datu: Azpeitiko kaleetan topatutako 10 lagunetik 9 euskarazko elkarrizketetan ari ziren (%86,6). Gainerakoak gaztelaniazkoan (%10,1) eta beste hizkuntza batzuetako elkarrizketetan %3,3a. Beraz, 10etik ia 9 lagunek darabilte euskara Azpeitian.

Publicidad

2021ean egindako neurketa herrian egiten den hirugarrena da, 2009an eta 2016 egin zuten aurretik. Euskararen erabileran bost puntuko igoera nabarmendu behar da Azpeitian azken bost urteotan. Aurreko bost urteko beheranzko joerari itzulia eman dio, izan ere, hamabi urteren ondoren, ia datu bera eskaini du azken ikerketak (2009ko %86,1etik 81,9 izan zen 2016an eta %86,6ra igaro da 12 urteotan).

Azpeitiko kaleetan topatutako 10 lagunetik 9 euskaraz ari ziren, hau da, %86,6 aritzen da euskaraz

Sexuaren araberako euskararen kale erabilera ere neurtu dute eta ikusi da Azpeitiko gizonezkoen eta emakumezkoen aldea euskarari dagokionez «nahiko paretsua» dela. 2016an, gizonezkoen erabilera datua emakumeena baino altuagoa zen, ia 3 puntuko aldearekin (gizonezkoek %83,3 eta emakumezkoek %80,8). 2021ean, alde hori neutralizatu da (emakumeen kasuan, %86,9 eta 86,2 gizonezkoen kasuan). Beraz, erabilera parekoa da.

Publicidad

Adinaren arabera, gazteak dira euskaraz gehiago egiten dutenak. Honela, 2 eta 14 urte bitartean, 10etik 9k dihardu euskaraz (%90,6); 15 eta 24 urte bitartean, %92ak; 25 eta 44 urte bitartean (heldu gazteak) , %84,5k; 45 eta 64 urte bitartean (heldu nagusiak) , %80,8ak eta 64 urtetik goerakoen artean, hau da, adinekoen artean, %84,5 da erabilera.

Gizonezkoak eta emakumezkoak antzera egiten dute euskaraz Azpeitian, beraz, parekatuta daude

Adin talde berekoen arteko solasaldietako datuek erakusten dute kale-erabilera orokorraren joera errepikatzen dela, hau da, haur eta gazteen artean egiten dela gehien euskaraz (%94,8 eta %93,4, hurrenez hurren), hurrengoak gazte- helduak dira (%84,5), gero adinekoak (%78,7) eta daturik baxuena heldu-nagusien artean behatu da (%75,9). Hala ere, «nahiz eta erabilera orokorrean gazteak izan euskara gehien erabiltzen dutenak, talde berekoen arteko azterketan, haurrak izan dira euskara gehien erabili dutenak», zehaztu du Urangak.

Publicidad

Bestetik, haur zein gazteetan, erabilera altuagoa da euren adin taldekoekin ari direnean nahasian daudenean baino. Fenomeno horrek erakusten du «haurrek eta gazteek duten euskararenganako joera naturala, kanpoko eraginik gabe euskararen alde gehiago jotzen dutelako». Bestetik, heldu nagusiak zein adinekoak euren adinkideekin solasten direnean, erabilera baxuagoa da edozein adin-taldeko jendearekin aritzen direnean baino.

Datuetan alderatuta, haurrek euren artean hitz egiten dutenean jasotzen da euskararen erabilera altuena (%94,8). Aldiz, nagusiak bakarrik daudenean, baxuagoa da erabilera hori (%83,5). Azpimarratzekoa da, ordea, haurren presentziak eragina duela haur eta nagusien arteko taldeetan. Izan ere, haurrak eta nagusiak elkarrekin daudedenean, euskararen erabilerak apur bat gora egiten du (%86,6).

Publicidad

Soziolingustika klusterrak egindako ikerketaren arabera datozen urteetako bilakaerari begiratzerakoan, «garrantzitsua izango da haurren eta gazteen joerei» erreparatzea. Azpeitian, datuak «baikorrak» dira, dena den, «gogoan izan behar da egungo euskal hiztunen profil linguistikoa desberdina dela garai bateko euskaldunen artean ohikoen zen profiletik». Horregatik, «zaindu beharrekoak» dira haur eta gazte horien hizkuntza-erraztasuna, euskaraz modu lasaian aritzeko aukerak eta euskarazko sozializazioa eta herritar guztiek dute zeregina eginkizun horretan», ondorioztatu du Soziolingustika klusterrak egindako ikerketak.

Behin datuak objetiboki jasota eta jendaurrean azalduta, agertutakoa ondorioztatzeko tartea hartu zuten Basazabalera hurbildu ziren udal arduradun, herritar eta eragile desberdinak, eta bat etorri ziren: Datuak onak dira baina «adi» egoteko unea da «ezin dugu lo hartu».

Noticia Patrocinada

Pertzepzioa, bestelakoa

Eneritz Albizu Euskara batzordebururen esanetan, «momentu zehatz bateko argazkia da» honakoa. «Neurketa serioa da . dena den, kontuan izan behar dugu une horretako errealitatearen isla dela: ordu jakin batzuetan eta ibilbide jakin batean», esan zuen.

Bestalde, pandemiak eragindako neurketa izan da. «Biltzeko eta bizitzeko ohiturak aldatu ziren, jendea maskararekin zegoen...pandemiak denean izan du eragina, ziur aski neurketa hauetan ere bai».

«Soziolingustika klusterrak jasotako emaitzak onak dira baina tentuz hartu behar ditugu datuak», dio Albizuk

Ikerketa hau beste batzuekin «osatu»behar dela ere gaineratu zuen eta UEMAko eragilerearekin, eskoletako guraso elkarteetako kideekinedota gaztelekuko teknikariekin bat etorri zen. Izan ere, jolastokietako neurketak eta haur eta gaztetxoen ikus-entzunezkoen kontsumoaren inguruko galdetegiak egiten ari dira, horri jarraituta Euskara Plana osatzeko ahaleginean dihardute.

Publicidad

Horren harira, teknologiaren, sare sozialen eta abarren erabilera normalizatu da, eta haur zein gazteek egunero edaten dute bertatik. Euskarak oso presentzia baxua du horietan eta «beste hizkuntzetan kontsumitzen dute». Horrek, «hizkuntza gaitasunean eta hizkuntza ohituretan eragina du eta eskoletan eta etxeetan hasiak gara ikusten», esan zuen.

«Kezkatzeko» moduko datuak ere aipatu zituzten. Izan ere, «haur eta gaztetxoen artean, gero eta gehiagok diote euskaraz eta gaztelaniaz berdin moldatzen direla, nahiz eta etxeetan euskara jaso duten». «Horrek bere alde onak izan baditzake ere, kezkatzeko eta tentuz jokatzeko arrazoiak ematen dizkigu», gaineratun zuen.

Publicidad

Datuak «tentuz»

Amaitzeko, datuei «tentuz» erreparatu beharra aipatu zuten, «irabazlearen mezurik gabe». Azpeitia arnasgune indartsua da baina gurea «ez da isolatutako irla bat». Mezua beraz, zuurtziaz jokatzearen aldekoa da, bai udalaren eta eragileen eta hainbat herritarren aldetik. «Ez dugu ahaztu behar erdararen erausiaren aurrean , euskara hizkuntza gutxitua dela, eta beharrekoa dela eguneroko euskararen aldeko hautua egitea, administrazioaen nahiz herritarren aldetik».

«Nortasunaren» aldeko hautua eginez amaitu zen bilkura. «Nortasunak laguntzen du hizkuntzari eusten». Beraz, Azpeitian, euskara da gure ezaugarri nagusia baina «zaindu behar dugu».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad