Euskaraldiarekin bat egin dute Euskararen Eguneko ekitaldiek

Euskaraldia ixteko egindako ekitaldia, Sanagustin kulturgunean. /  E.A.
Euskaraldia ixteko egindako ekitaldia, Sanagustin kulturgunean. / E.A.

Herriko hiru ikastetxeek Euskararen Eguna festa giroan igaro zuten | Bestalde, jende ugari bildu zen arratsaldean Sanagustin kulturgunean, Euskaraldiari amaiera emateko

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Euskararen Egunak eta Euskaraldiaren amaierak bat egin zuten pasa den astelehenean Azpeitia ere. Euskara indartzen jarrai-tzeko eta euskaraz bizitzeko konpromisoa berretsi zuten. Izan ere, bai Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastolakoek, bai Iraurgi Ikastetxekoek eta baita Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoek, euskararen inguruko aldarria egin zuten. Festa eguna izan zen abenduaren 3koa. Antzerkia, kirola edo txokolatadak izan ziren protagonistak. Azpetiko Ikastola Ikasberrin, esaterako, urtero bezala, Gabon garaia heltzear dela-eta, Mari Domingiren bisita ere jaso zuen.

Euskaraldiari dagokionean, dozenaka ahobizi eta belarriprest bildu zen Sanagustin kulturgunean egindako ekitaldian. Batzordeko kideek aditzera eman zutenez, 2.814 lagunek eman dute izena egitasmoan. 11 egunez euskararen lanketa egin dutenen testigantzak en-tzuteko aukera ere izan zen eta eskerrak ematekoa. Orain hasten da benetako erronka euskararen alde.

 

Fotos

Vídeos