
Azpeitia
Euskal inauteriak berreskuratzeko ahaleginean, kalejira izango da ostiral honetanSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Euskal inauteriak berreskuratzeko ahaleginean, kalejira izango da ostiral honetanJoaldunez, mamoxorroez, kotilungorriz, txatxoez, joaldunez edo zanpatzarrez beteko dira ostiral honetan Azpeitiko kaleak. Izan ere, karnabalak hastearekin batera Azpeitiko Ikastola Ikasberriko kideak ere kalera aterako dira ohitura honi jarraitzeko asmoz.
Antzinako ohiturak berreskuratzea eta euskal kultura herrira zabaltzea nahi dute ikastolako komunitatearentzat urteko ekitaldi garrantzitsuenetarikoa den jaialdiarekin. «Gero eta jende gehiagok parte hartzen du ekitaldian. Aurten, gainera, ikastolako ikasle ohiek ere parte hartuko dute, belaunaldien arteko lotura indartuz eta tradizioa elkarrekin biziz. Horrek inauteriak are bereziago bihurtzen ditu, gure historia eta identitatea berreskuratzeko aukera paregabea eskainiz».
Arratsaldeko 18:00etan prest izango dira partaideak kalejirari hasiera emateko. San Martin egoitzaren paretik ekingo diete ibilbideari. Handik Goiko kaletik behera, alde zaharra zeharkatuko dute -hileta-elizkizunik balego, Elizkaletik beharrean, Enparan kaletik igaroko da kalejira-.
Plazan emango diete amaiera ekitaldiari, 20:00etan. Han, denak elkartu eta dantza emanaldia eskainiko dute amaitzeko.
Inauteri 'tradizionalak' berpizteko ahalegin horretan, Ikastolako kideek herriko helduei egin diete jaialdira batzeko proposamena. Hala, ekitaldiaren bukaeran Lantzeko zortzikoa dantzatuko dute.
Euskal Inauterien kalejiraren ostean, gaueko 22:30ean, udal musika bandaren eskutik, guatekea izango da Sangustin kulturgunean. Behin motorrak berotuta eta inauteri giroan murgilduta, Elegante Egunean izango dute herritarrek hurrengo hitzordu garrantzitsuena, egun osoko festarako egitarauarekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El mejor restaurante de comida sin gluten de España está en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.