Jexux Zelaia, podioan, lehiakideekin eta saria eskuetan duela.

Azpeitia

Euskal Herriko Igoera Bertikalen Kopa irabazi du Jexux Zelaiak

Igandean eskuratu zuen denboraldiko azken proba azpeitiarrak Galdamesen, Bizkaian. Txapelketako laugarren garaipena izan da

Eli Aizpuru

Azpeitia

Lunes, 27 de octubre 2025

Jexux Zelaia mendi korrikalari azpeitiarrak Euskal Herriko Igoera Bertikalen Kopa irabazi du, 56 urtetik gorakoen Master C kategorian. Igandean amaitu zen denboraldia, Galdamesen (Bizkaia) eta bertan lehiatu zen Zelaia. Herrian hasi eta Pico de la Cruz mendiko gailurrera igotzea zen erronka.

Publicidad

Azpeitiko korrikalariak 34 minutu eta 48 segundo behar izan zituen 650 metroko desnibela gainditzeko, bere kategorian lehen postuan sailkatuz.

Euskal Herriko Igoera Bertikalen Kopa maiatzean jarri zen martxan Txindokiko probarekin, eta asteburukoa izan da seigarren eta azken proba. Guztira, Zelaiak lau garaipen eskuratu ditu —Txindokin eta Aratzen maia-tzean, Beriainen irailean eta azken hau—, eta Anboton egin zen bosgarren proban bigarren izan zen. Horri esker, denboraldi bikaina borobildu du, lau garaipen eta Euskal Herriko Igoera Bertikalen Kopa eskuratuta.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad