Game of Txaranga, pasa den astean jendetza bildu zuenetako bat. Ondoren atera ziren 3Indarrok taldekoak. E.A
Azpeitia

Euskal Herriko I. Elektrotxaranga Lehiaketaren azken jardunaldia, gaur

Matraka eta OstiKda taldeak izango dira protagonista eta 19:00etatik 22:00etara musika nagusituko da Alde Zaharrean

ELI AIZPURU

Sábado, 28 de mayo 2022, 00:17

Musika izan da eta izango da protagonista maiatzeko asteburuetan Azpeitian. Udalarekin elkarlanean, Euskal Herriko I. Elektrotxaranga Lehiaketa antolatu du Alde Zaharreko tabernarien elkarteak (AZTE) eta aurreko bi asteburutan bezala, gaur berriro ere elektrotxarangak izango dira kalean. 19:00etatik 20:30era plazatik Perez Arregirako ibilbidea egingo du batek; eta alderantzizko bidea osatuko du besteak, 20:30etik 22:00etara. Honela, gaurkoan Matraka eta OstiKda taldeak arduratuko dira kaleko giroaz.

Publicidad

Sei elektrotxaranga lehiatuko dira guztira gaur amaituko den Euskal Herriko lehen garaikurraren bila: Zütik eta Elektrotxufla izan ziren maiatzaren 7an, Game of Txaranga eta 3Indarrok, maiatzaren 21ean, eta Matraka eta OstiKda izango dira gaur.

Herriko hainbat musikarik osatu dute epaimahaia. Euren puntuazioak erabakiko du zer elek-trotxarangak irabaziko duen lehiaketa. 6.000 euroko saria jasoko du lehiaketaren irabazleak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad