Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Erakusketa. Corrado Massacciren txotxongiloak erakusgai daude Betharramen hilaren 18a arte.
Euskal Antzerki Topaketetako         lau emanaldi, asteburuan

Euskal Antzerki Topaketetako lau emanaldi, asteburuan

'Oxido', 'Dublindarrak' eta 'Ulises' taularatuko dira Soreasun eta 'Xokolat', Sanagustinen

ELI AIZPURU

AZPEITIA.

Viernes, 9 de noviembre 2018, 00:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

36. Euskal Antzerki Topaketak hasi zireneko bederatzigarren eguna bete da gaur, azaroak 9 eta Sormen Astean murgilduta dago ekimena. Gaur, ostirala, eguerdiko 12:00etan egingo den 2019ko deialdi berriaren aurkezpenarekin emango zaio amaiera Kulturaz kooperatibak bultzatutako sormen asteari. Ondoren, antzerki emanaldiak ez dira faltako. Gaur bertan 'Oxido' lana ikusteko aukera izango da Soreasu antzokian, 21:30ean hasita.

Helduentzat saioa izango da. Raúl Caminoren zuzendaritzapean taula gainean izango dira Camino bera, Begoña Martin Treviño, Aitor Pérez, Ainhoa Alberdi eta Eduardo Hernando aktoreak. Hiru persona berezien izaerak bultzatuta, ez-ohiko egoeratan topatuko dira eta bizitza ikusteko duten moduak, gertaerak ustekabean garatzera ekarriko ditu. Hiru egoera barregarrik agerian uzten dute pertsonaien herdoildutako giza harremana, baita bizi diren gizartearen herdoila ere.

Publikoarekin gertutasuna eta konplizitatea dira umore garratzaz osatutako pieza honen ezinbesteko osagaiak. Ikuskizuna, gainera, hiru toki ezberdinetan gauzatzen da Pez Limbo konpainiaren lan honetan.

Bihar, zapatua, Ados teatroaren 'Dublindarrak' lanaren txanda izango da. Hau ere gaueko 21:30ean da, Soreasu antzokian. Asier Hormaza, Naiara Arnedo, Lierni Fresnedo, Iñake Irastorza, Klara Mendizabal, Isidoro Fernandez, Aitor Beltrán eta Asier Sota aktoreak izango dira eszenatokian. Dublin, 1904 urteko Errege Eguna. Morkan andereñoak musika irakasleak dira eta urtero bezala, afaria antolatu dute beren egoitzan. Adin eta sexu desberdineko maila ertain-altuko pertsonaiak gaua giro ezin hobean igarotzen ari dira eta horien artean daude Gabriel (anfitrioien iloba) eta Gretta, bere emaztea.

Festa bukatzear dagoela, abesti baten doinuak Gretta negar egiteraino hunkitzen duela ohartzen da Gabriel. Zein sekretu gorde dezake emakume sentikor honek bere bihotzean?Soreasun azaleratuko da sekretu hori.

Igandean, bi eskaintza

Igandean, bi obra eskainiko dira topaketen barruan. Biak ala biak 17:00etan izango dira. Bata, Soreasun eta Sanagustinen, bestea. Gorakada taldearen 'Ulises' izango da Soreasuko eskaintza, publiko guztientzat da beti ere 7 urtetik aurrerako haurrentzat.

Ulisesen istorioa bidaia baten istorioa da. Bidaia, azken finean, bizi-tzaren metafora da, zailtasunen kontrako borrokaren eta hauek konpon-tzeko moduaren isla. Horren inguruan ariko dira Aritza Rodríguez, Jose Cruz Gurrutxaga, Fran Lasuen, Natxo Gomez eta Javi Tirado aktoreak.

Sanagustinen aldiz, antzerki familiarra izango da, hiru urte arte ko umeentzat. Bertan Paraiso Teatroak 'Xokolat' lana eskainiko du, Rosa A. García eta Maite Goñik antzeztuta.

Antzerki Topaketetako saioen sarrera bost eurokoa da.

Erakusketa

XXXVI. Euskal Antzerki Topaketetako egitarauaren barruan, Corrado Masacci txotxongilo sortzailearen erakusketa dagoBetharrametako aretoan. 'Txontxongilo egilearen 40. urteurrena' da erakusketaren izenburua, eta bertan txotxongiloak egiten hasi zenetik gaur egunera arte sortu dituen pieza batzuk ikus daitezke. Hilaren 18ra bitartean egongo da erakusketa zabalik; astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta larunbat eta igandetan 12:00etatik 14:00etara.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios