Aurreko Blonda Txapelketako irudia. E.A.
Azpeitia

Euskadiko Blonda Txapelketaren XXV. edizioa beteko da Santio Egunean

Hori dela eta, mende laurden honetan igaro diren ganaduzaleak omenduko dituzte aurtengoan

ELI AIZPURU

azpeitia.

Jueves, 21 de julio 2022, 00:02

Datorren astelehenean, Santio Eguna, Baserritarren Eguna ospatuko da Azpeitian. Sagardo txapelketaz edo gazta lehiaketaz gainera, Euskadiko XXV. Blonda Txapelketaz gozatzeko aukera izango da. Bi urteko geldialdiaren ondoren, hogeitabosgarrenez izango da txapelketa herrian eta urte luze hauetan parte hartu izan duten baserritarrei omenaldi txiki bat egingo zaie, beraien lanari esker ona adierazteko.

Publicidad

Parte-hartzaileak

Bizkaia eta Gipuzkoako 6 ustiategi etorriko dira Azpeitira Euskadiko txapelketan parte hartzeko asmoz. Guztira 68 buru izango dira bertan. Horien artean, herriko ikuilu ezagunek hartuko dute parte, hala nola, Agite baserriko Antonio Olaizola edota Eizmendiko Idoia Esnaola lehiatuko dira beren abere onenekin. Hauez gainera, Gipuzkoatik Haritz Kortabarria (Torrena baserria, Aretxabaleta) eta Jose Angel Zendoia (Longa baserria, Orio) ere izango dira bertan. Aldiz, Bizkaiko ustiategiak: Ismael Arriola (Illaispe baserria, Markina) eta Iturbe Anaiak (Makuleta baserria, Arriola) izango dira lehian.

Txapelketa goizeko 10:00etan hasiko da eta epaile modura iparraldeko bi abeltzain aditu ariko dira. Animaliak 12 sail desberdinetan banatuko dira adinaren, egoera fisiologikoaren eta sexuaren arabera. Sail bakoitzeko sari bat banatuko da eta ondoren txapelketako sari nagusiak. Honakoak izango dira: ukuilurik onena, bigarik onena, hazitik sortutako bigarik onena, eta haragitarako bigarik onena.

Blonda de Aquitania arraza 1962an Garonnais, Quercy eta Pirineotako Blonda elkartzetik sortutako arraza da. Frantziar jatorria duen arren, 2003 Nekazaritza Ministerioak arraza estatu mailan onartu zuen. Haragitarako behi arraza da. Ugalkortasun handikoa, erditzeko erraztasuna duena eta bizitza produktibo luzekoa. Klima guztietara oso ondo egokitzen den arraza da.

Bere ezaugarrien artean eskeletoaren eta giharreriaren garapen handia eta haragi errendimendu paregabeak dira. Kalitate handiko haragia ematen du dituen haragi zuntz finen ondorioz.

Euskadiko Blonda Federazioak antolatu ohi du txapelketa, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azpeitiko Udalaren laguntzarekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad