
Azpeitia
Etxeko denak, festara!Secciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Etxeko denak, festara!Danborrada herriko festarik partehartzaileena dela esan ohi da sarritan eta ez da esate hutsa. Errotuta dago Azpeitian, txiki-txikitatik, urtearen hasierako festa erraldoi honetan danborra jotzea eta helduen desfilera iristerakoan, asko eta asko dira aitona edo amonarekin, gurasoekin , anai-arrebekin edo seme-alabekin parte hartzen duten herritarrak. Danborrada hazten ari da. Dagoeneko 31 talde dira. Aurten elkarte berri bat gehitu da desfile kolore-tsu honetara. Perdillegi soziedadeko kideak estreinakoz aterako dira igande honetan danborra jotzera. Bertako kidea da Leire Iriarte. Elkartean danborradan ateratzeko baimena eskatzea pentsatu zutenean eta bertan parte hartzeko izena eman zutenean, etxeko laurak inskribatu ziren. Danborra jotzen izango dira Leire eta senarra, Jorge Calero. eta beraiekin izango da Jon semea eta alaba Ane. Azken hau banderarekin joango da, taldea ireki-tzen.
Ez da Leirek festa honetan parte hartuko duen lehen aldia. «lauzpabost aldiz aterea naiz aurretik ere, Ziripot eta Barrenetxea taldeetan». Hala ere, 2023an beraien elkartean, Perdillegin, danborradan irteetzeko proposamena zabaldu zenean, izena ematea pentsatu zuten etxean. «gazteak elkartera erakartzea nahi genuen eta danborradan irtetzea bazkidetza indartzeko aukera bat zela pentsatu genuen».
Bozketa egin zuten eta aurrera egitea erabaki zen. Izena emateko zerrendak zabaldu zituzten orduan eta «etxeko denak apuntatu ginen». Hasiera batean, geldiune bat izan zuen eta zerrenda betetzeko zailtasunak izango zituztela pentsatu ere baina «udaletxean inskribatzeko eguna gerturatzen ari zen bezala, zerrenda erabat bete zen».
Beraz, 2023rako erabakia hartua eta baimena jasota zuten Perdillegin helduen danborradan parte hartzeko. «Udalak 2024ko danborradan ateratzea nahi izanez gero, parte hartzeko aukera eman zigun, baina atzera egin genuen». Arrazoia? «Danborrak prestatzeko denbora behar genuen, jantziak ere patxada gehiago behar zuten, txintxarriak daramatzagu hanketan eta horiek guztiak egiteko ere denbora behar genuen». Honela, prestaketak lasai hartzeko erabakia hartu zuten Perdillegin.
Iritsi da ordea 2025a eta dena prest dute, ilusioz, urteko lehen festa erraldoian parte hartzeko karta jokoetako ezpatadunek, halakoak izan baitira jantziak.
Perdillegi elkartea, Joxe Artetxe kalean, auzotarrak jokurako elkartu ohi ziren lekua izan da urte askoan. Hortik hartu dute danborradako taldearen jantziarentzat ideia nagusia. «Euskal ohiturekin eta eta karta jokoekin lotura izan behar zutela jantziek garbi genuen. Hortik atera genuen karta jokoetako ezpatadunaren jantzia».
Azpeitian bertan egin dituzte beharrezko guztiak: «Arropak Urkizun egin dizkigute, bandera ere bai. Hanketan daramatzagun txintxarriek dute berezitasuna, larruzkoak direlako. Tolosan familia daukat eta dantzariak dira asko eta hauek inguratzeko zailtasunak izan ohi zituztela esaten zidaten. Larrua lantzen duen artisauren batek josi beharko zizkigula esaten zidaten eta orduan konturatu nintzen Azpeitian badugula halakorik eta 'Txori-buru'-rengana, Enparan kalera, jo genuen. Danborrak berriz Joxe Angel Arruti 'Oriyo'-k egin dizkigu».
Guztira 55 lagun izango dira Perdillegi elkarteko taldean igandean. «Ilusioz beteta» daudela onartzen du Leirek.
Eneko Rajado izango da zuzendaria. «Txikitako ilusioa» du zuzendari izatea. «Urtebete baino gutxiago nuenetik amak esaten dit ezin izaten ninduela plazatik atera danborrada ikustea nahi izaten nuelako».
Boluntario prestatu da zuzendari lanetarako eta «geratzeko asmoarekin» ekingo dio ibilbideari. «Ardura handia» izango duela nabarmendu du baina era berean «gogo handiarekin» hartu du zeregina.
Ondo barneratuta ditu Sansebastianetako piezak baina «Soreasuko Sebastian da gehien emozionatzen nauena», azaldu du, «nahiz eta okerren jotzen den. Oso motela da eta jendea azeleratu egiten da», dio.
Badera jaitsieran ere irtengo dira Perdillegikoak, beraz, goza-tzeko moduko festa izango du Rajadok. «Ondo pasatzera goaz» eta ziur da «laugarren urtean hobeto» joko dutela.
Amaitzeko, badu kezka bat ere. «Talde oso gaztea gara, danborrero gazteak daude eta eskatu nahi diet 'txintxo' portatzeko. Jende asko izango dugu begira eta ardura pixka bat hartzeko eskatu nahi diet taldekideei».
Publicidad
Rocío Mendoza | Madrid, Álex Sánchez y Sara I. Belled
Beñat Arnaiz | San Sebastián y Javier Bienzobas (Gráficos) | San Sebastián
Martin Ruiz Egaña e Izania Ollo (Gráficos) | San Sebastián
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.