Borrar
Herriko aktore taldea da 'Herriye' lanaren protagonista. KULTURAZ
Azpeitia

Estreinatu baino lehen izan du arrakasta 'Herriye' antzezlanak

Herriko antzezle taldearen lanak zabalduko ditu azaroaren 1ean Euskal Antzerki Topaketak. Lau saio egingo dituzte eta sarrerak agortu dira jada

ELI AIZPURU

Larunbata, 29 urria 2022, 00:07

Comenta

Asteartean, azaroak 1, abiatuko dira 40. Euskal Antzerki Topaketak. Edizio berezia, gainera, modu ezin hobean hasiko da, herriko antzezle taldeak estreinaldia prestatu baitu eta lau egunetan –azaroaren 1ean, 2an, 3an eta 4an– eskainiko du beraien 'Herriye' lana Sanagustin kulturgunean. Arratsaldeko 19:00etan izango da, beraz, lau egunetan, asteartetik ostiralera. Eta, estreinatu baino lehen, arrakastatsua bihurtu da jada lana. Izan ere, dagoeneko agortu dira sarrera denak.

Herriko antzerki sortzaileak landutako ideia da 'Herriye' eta bertako aktoreak dira protagonista. Zuzendu ere herritarrek egin dute, hala nola, Erika Olaizolak eta Xanti Agirrezabalak. Testuak Alaitz Olaizolak eta aktore taldeak berak landu dituzte eta zuzenketak eta poema, berriz, Jose Luis Otamendi idazle azpeitiarrarenak dira.

Kulturaz kooperatiba arduratuko eszenografiaz eta argiztapenaz. Beraz, Azpeitiko 'labela' du lanak eta Azpeitiko nortasunaz ariko dira aktoreak Sanagustinen.

«Azpeitiarentzat hil ala biziko kontu bat ebatzi behar dugu Sanagustinen. Azpeitiarra bazara ez hutsik egin! Zatoz eta ikasi zer den benetako azpeitiar izatea. Edo are benetakoagoa oraindik. Aurrena izan azpeitiar, eta gero nahi duzuna. 'Jayo. Azpeitiye. Hill'», hala dio aktore taldeak topaketen harira zabaldu duten sinopsian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Estreinatu baino lehen izan du arrakasta 'Herriye' antzezlanak

Azpeitia: Estreinatu baino lehen izan du arrakasta 'Herriye' antzezlanak