Esteban Landartek kontzertua eskainiko du Loiolan

Esteban Landartek eskainiko du kontzertua Loiolan. /  HAMABOSTALDIA
Esteban Landartek eskainiko du kontzertua Loiolan. / HAMABOSTALDIA

Santutegiko organoa joko du 20:00tan Musika Hamabostaldiaren barnean

ALEX SILVA AZPEITIA.

Loiolako santutegiko sala nagusiak bere ateak zabalduko ditu bihar 20:00tan organo erromantikoko kontzerturako. Emanaldia Donostiako Musika Hamabostaldiko programazioan kokatzen da eta azken urteetan Hamabostaldia probintziara zabaltzeko asmoaren erakusle da. Ekitaldi hauekin, Gipuzkoako fondo instrumentala balioan jarri nahi da, eta herrietako biztanleei aukera eskaini musika klasikoaz zuzenean gozatzeko.

Kasu honetan, Esteban Landart izango da Loiolako Cavaillé-Coll motako organoa joko duena. Landart Irunen jaio zen, Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan egin zituen pianoko ikasketak, eta Baionako Kontserbatorioan organokoak. Bietan jaso zituen sari oso garrantzitsuak, eta Lyongo Kontserbatorioan jarraitu zuen trebatzen han Goi Mailako Diploma Nazionala eskuratu arte; 'Très Bien à l'Unanimité du Jury' aipamenarekin.

Azterketa eta artikulu asko idatzi ditu Frantziako eta Espainiako hainbat aldizkaritan, pedagogia, organogintza, organoaren interpretazioa eta azterketa musikalaren inguruan. Jarduera pedagogikoarekin batera, kontzertu ugari eskaintzen ditu Europan eta Estatu Batuetan.

Organoak zaharberritu

Landartek interes handia du organogintzan, eta zaletasun horren ondorioz, organoak zaharberritzeko edo berriak eraikitzeko proiektuez arduratzen diren hainbat elkarte eta batzordetako kide da.

Egun, organoko irakaslea da Baionako CNRn eta Musikenen.

Landartek zenbait pieza joko ditu Loiolan bertako instrumentuari ahalik eta zuku gehien ateratzeko. Gainera, bertaratzen direnek horrelako kontzertu baten konplexutasunaz konturatzeko pantaila erraldoiak jarriko dituzte Landarten zuzeneko irudiekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos