Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Iraurgi Ikastetxeko mikeleteak, dotore.

Ver 8 fotos

Iraurgi Ikastetxeko mikeleteak, dotore. ARGAZKIAK E.A.

Azpeitia

Eskoletan jarraitu du danbor festak

Ikastetxeak. Astean zehar Izarraitz pilotalekuan egindako entseguen ostean, ikastetxe desberdinetako haurrek ere astindu dituzte jada atabalak

Eli Aizpuru

Azpeitia

Viernes, 17 de enero 2025

Astean zehar danbor hotsa nabaria izan da Azpeitian. Hiru egunetan jarraian entseatu dute herriko gaztetxoek eta helduek euren danborradetan San Sebastian doinuak ondo baino hobeto entzun ahal izateko. Igandean izango dute hitzordua nagusiek eta haurrek, berriz, astelehenean, San sebastian Egunean, 12:30ean.

Atzokoan, eskoletako umeen txanda izan zen. Txikitxoek gogoz astindu zituzten atabalak ikastetxeetako jolaslekuetan. Karmelo Etxegarai Azpeitiko Ikastolako, Iraurgi Ikastetxeko eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriko haurrek arratsalde polita igaro zuten. Urtero bezala, San Sebastian martxa edo Soreasuko Sebastianen doinupean argi eta garbi laga zuten azpeitiarrek ondo barneratuta dituztela hain maitatua duten festaren doinuak.

Behin eskoletako danborradak igarota, asteburuan jaietan izango dira. San Sebastian Eguna herriko egutegian gorriz izan ohi da eta jai eguna da, ondorioz. Oraingoan ordea, asteartea ere jai eguna izango dute Azpeitiko ikasleek.

Egitaraua

Olazko Andre Mariaren Plazatik abiatuko da 2025eko danborrada, bihar, igandean, 22:00etan. Gauerdian, talde guztiak plazan entzuteko aukera izango da.

San Sebastian Eguneko egitarauari dagokionez, goizeko 9etan abiatuko da berriro festa, Izarraitz txistulari taldearen eta Musika Eskolakoen goiz eresiarekin.

9:30ean prest izango dira Ardozaleak eta Gure Ametsa taldeko kideak, Musika Bandarekin eta Musika Eskolako Txilibiteroekin batera kalejiran ateratzeko. 10:15ean Herriko agintariak zain izango dituzte udaletxe aurrean, Korporazioan parrokiaruntz abiatzeko. Ondoren, prozesioan aterako dira Alde Zaharrean zehar.10:45ean parrokian izango dira guztiak, eguneko momenturik esanguratsuenaz gozatzeko: San Sebastian Martxa joko dute bi taldeek eliza barruan. Ondoren, Parrokiko, Asketako eta Julian Barrenetxea abesbatzako kideak ariko dira kantuan.

Behin meza amaituta, 12:00etan, urteko lehen sokamuturra izango da plazan, Lopene ganadutegiaren eskutik.

12:30ean hasiko da egungo ekitaldi nagusia. Haurren danborrada Aranetik eta Artzubiatik abiatuko da, Goiko kalean behera. Karrozak itxiko du desfilea. «Azpeitiko aintzinako ofizioak' da aurtengo gaia eta Aitor Expositok egin du.

Arratsaldean, berriro ere sokamuturraren tartea izango da, 16:30ean hasita. 17:30ean, berriz, diskopuntx jaialdia antolatu dute, Azoka plazan.

Gauean jarraituko du berriro danbor hotsak, 23:15ean, Bustinzuriko Errebaletik abiatuko dira banderaren jaitsieran parte hartuko duten taldeak, udal musika bandarekin. Gauerdian, plazan elkartu eta azkenekoz jojo dituzte festa honetan hain ezagunak diren piezak. Honenbestez agurtuko dute azpeitiarrek herriko egutegian gorriz margotutako urteko lehen festa handia.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eskoletan jarraitu du danbor festak