Borrar
Jon Oteiza, Nagore Alkorta eta Alaitz Badiola. UDALA
Eskola-kirola garatzen jarraitzeko hitzarmena sinatu dute Udalak eta Azpeskirola elkarteak

Azpeitia

Eskola-kirola garatzen jarraitzeko hitzarmena sinatu dute Udalak eta Azpeskirola elkarteak

Udalak 55.000 euroko diru-laguntza eman dio elkarteari aurtengo ikasturteko eskola-kirola programa burutzeak eragingo dizkion kostuei aurre egiteko

E. A.

AZPEITIA.

Sábado, 12 de abril 2025, 20:25

Azpeitiko Udalak eta Azpeskirola elkarteak hitzarmena sinatu dute 2024-2025 ikasturteko eskola-kirola programa burutzeak eragingo dizkion kostuei aurre egiten laguntzeko.

Erakundeak 55.000 euroko dirulaguntza eman dio elkarteari, eta hitzarmenaren bidez, Azpeitiko Udalak eta Azpeskirola elkarteak elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute. Bi erakundeek herriko eskola-kirolaren programa adostuko dute, proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa bermatzeaz gainera.

Helburuak

Besteak beste, ondorengo helburuak lortu nahi dira eskola kirolaren bidez: ezarritako balioak sustatzea; fisikoki eta mentalki, pertsona gisa modu integralean haztea eta heztea; euskara eta bere erabilera sustatzea; bizimodu eta ohitura osasungarriak sustatzea eta barneratzea; hainbat kirol modalitate eta jarduera fisiko ezagutzea eta horietan trebetasuna hartzea, eta azkenik, partaidetzaren kultura sustatzea.

Iazko uztailean eratu zuten Azpeitiko Eskola Kirola eta Hezkun-tza Elkartea (Azpeskirola) Zutarri Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko ikasleen guraso elkarteak, Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatiba Elkarteak eta Iraurgi ikastetxeak.

Irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta haren helburu nagusia da Azpeitiko eskola kirolari kudeaketa iraunkorra ziurtatuko dion egitura bat ematea.

Elkartea osatzen duten erakundeek garatzen eta gauzatzen dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskola-kiroleko jarduera-programan arautzen diren ekintzak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eskola-kirola garatzen jarraitzeko hitzarmena sinatu dute Udalak eta Azpeskirola elkarteak