Borrar
Klubeko harrobiko neskak eta entrenatzaileak Malen Astigarragarekin, erdian. LAGUN ONAK F.T.

Azpeitia

«Eskerrik asko bihotzez urte hauetan guztietan eman diguzun denagatik»

Lagun Onaken harrobiko neskek, klubak eta taldeak omenaldia egin dio iaz taldea utzi zuen kapitain Malen Astigarragari

Eli Aizpuru

Azpeitia

Asteazkena, 5 azaroa 2025, 20:31

Comenta

«Gaurko honetan hemen bildu gara lagun, taldeko eta familiarteko denok zuri merezitako agurra emateko. Eskerrik asko bihotzez urte hauetan guztietan eman diguzun denagatik. Zelai barruan eta kanpoan beti izan zara eredu: zure konfiantzak, konpromisoak eta diziplinak gidatu gaituzte orain arte, eta bide bera jarraitzen saiatuko gara». Honakoa da Ohorezko Erregional mailako kapitaina izandako Malen Astigarragari taldekideek helarazitako hitzartekoaren zati bat. Pasa den igandean jokatutako partida baliatu zuen Lagun Onakek taldean hain garrantzitsua izan den jokalariari aitortza egiteko. Harrobiko neskak, klubeko zuzendaritza, familia eta lagunak izan zituen alboan Astigarragak. Taldekideek sinatutako bere zenbakidun elastikoa oparitu zioten eta, garrantzitsuena, garaipenarekin borobildu zuten hitzordua. Lagun Onakeko lehen nesken taldeak 5-1 irabazi baitzion Ostadar taldeari.

Hamabigarren minutuan gola jaso bazuten ere, ondo eutsi zieten jokoari etxekoek. 24. minutuan Joane Kortak lehen gola egin zuen, June Casinak, bigarrena (70. minutuan), Kortak beste bi sartu zituen jarraian (75. minutuan eta 77.ean), eta azken eta bosgarren gola 86. minutuan heldu zen, Sara Amenabarren eskutik.

Honenbestez, 8. postuan dira Lagun Onakeko neskak. Kanpoan dute hurrengo lehia. Zapatuan Urolaren aurka jokatuko dute, 15:30ean.

Mutilak, bosgarren postuan

Neskentzat ez ezik, gizonezkoen taldeak ere ospatzeko moduko jardunaldia izan zuen. Izan ere, Riberaren mutilek garaipena lortu zuten Garmendipen. 2-0 irabazi zioten Pasaiari eta ondorioz, sailkapeneko bosgarren lekuraino igo dira.

Hasieran Pasaia nagusi izan bazen ere, atsedenaldira heldu baino lehen etxekoek hobera egin zuten. Bigarren zatian, Markel Yudegok bi gol sartu zituen buruz (50. eta 83. minutuetan) garaipena bermatuz.

Lagun Onakek nagusitasun handia erakutsi zuen eta beste 3 puntu batu ditu etxean. Orain, hurrengo erronka Real C izango du, zapatuan, Zubietan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Eskerrik asko bihotzez urte hauetan guztietan eman diguzun denagatik»

«Eskerrik asko bihotzez urte hauetan guztietan eman diguzun denagatik»