Errendimenduko Udaberri Saria Gesalaga eta Ziarzolo Ilunpeko pilotarientzat

Ezkerretik hasita, Ziarsolo eta Gesalaga oroigarri banarekin. /  GPF
Ezkerretik hasita, Ziarsolo eta Gesalaga oroigarri banarekin. / GPF

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAZPEITIA.

Errendimenduko Udaberri Sariak jokatu berri dira, hau da, bigarren urteko alebinak eta infantilak jokatu ohi duten pilota txapelketam alegia, eskuz binaka. Azpeitian, Gipuzkoako Txapelketa jokatu da; Zumaian, Ekialdekoa; eta Legazpin, berriz, Mendebaldekoa. Azken honetan, Azpeitiko Ilunpe elkarteko bikotea izan da txapelduna. Izan ere, Legazpi 1eko Ugarte eta Gomezi 16 eta 3 irabazi zieten Ilunpeko Gesalaga eta Ziarzolok, bigarren urteko elabinen mailan. Infantiletan, Lagunak 2ko pilotariak izan ziren garaile Goierri 2koen aurka irabazita.

Herriko beste ordezkariek, Labakak eta Lizasok bestalde, Txapagain taldeko A. Otaegiren eta U. Otaegiren kontra neurtu zituzten indarrak Azpeitiko Izarraitz frontoian jokatutako eskuz binakako infantilen finalean, baina ezin izan zuten garaipena eskuratu: 18 eta 5 galdu zuten partida. Alebinen finala, aldiz, Lapke taldekoek irabazi zuten, Behar Zana 16 eta 7an lagata.

Ekialdeko finalak Zumaian jokatu ziren baina han ez zen Azpeitiko ordezkaririk izan. Behar Zanako bikotea, batetik, eta Hernanikoa, bestetik, izan ziren txapeldunak.