ERRALDOI TXIKIAK, AGORTUTA

ERRALDOI TXIKIAK, AGORTUTA

Azpeitiko Udalak herriko lau erraldoien erreplika txikiak egiteko proiektua abian du. Bi erreplika kaleratu zituzten zapatuan eta horren harira festa erraldoia izan zen herrian. Harrera ezin hobea izan zuten, batez ere, txikienen artean, eta guztiak saldu ziren. Uztailerako, Umeen Egunerako, izango dira prest gainerakoak.