Erika Olaizolak Kartzela webseriean parte hartu du

M.G.AZPEITIA.

Erika Olaizola aktore azpeitiarrak Kartzela webseriea grabatu du azken egunotan Barakaldon, Bizkaian. Telesailak Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaren ondoren BEC erakustazokan harrapatuta gelditu diren pertsona batzuen istorioa kontatuko du, eta abendu partean estreinatuko da EITBren webgunean. Olaizolaz gain, telesailean parte hartuko dute Ainhoa Etxebarria, Erika Olaizola, Sambou Diaby, Iratxe Urkiaga, Juanen Saralegi eta Amaiur Epher aktoreek.

Hamar minutuko zazpi atal izango dituen webserie hau Hiru Damatxo ekoiztetxeak grabatuko du, eta Lander Arretxea, Nerea Ibarzabal eta Beñat Iturriozen gidoilaritzapean egongo da; zuzendaritza, aldiz, Peru Isasiren esku egongo da. Fikzio autonomoa izango da thriller hau baina hala ere lotuta egondo da Eusko Jaurlaritzaren arnasguneen eta bertako herritarren ahalduntzea eta balioa azpimarratzea helburu izango duen kanpainaren asmo nagusi bezala. Hori horrela, pertsonaiak arnasgune desberdinetakoak izango dira.