Eneko Martija eta Mikel Sanchez, txapeldun
Ilunpeko bikoteak irabazi du Gaztelekuko ordezkarien aurka larruzko paletako hirugarren mailako finala
ELI AIZPURU
Miércoles, 2 de noviembre 2022, 00:07
Ilunpeko ordezkariak Eneko Martija eta Mikel Sanchez Gipuzkoako kluben arteko larruzko paletako txapeldun berriak dira. Azpeitiarrek 35-22 irabazi diete Gaztelekuko ordezkariei. Olaberrian jokatu dira asteburuan txapelketako hiru finalak.
Publicidad
Txapelketan lehen partaidetza zuten azpeitiarrek eta modalitateko hirugarren mailan lehiatu dira. Sari bikoitza dute gainera Ilunpeko erreminta saileko pilotariek. Izan ere, finalera iristeagatik datorren urtean Gipuzkoako Kluben Arteko Txapelketaren bigarren mailan ariko dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión