Borrar
Eneko Martija eta Mikel Sanchez, txapelekin. ILUNPE
Azpeitia

Eneko Martija eta Mikel Sanchez, txapeldun

Ilunpeko bikoteak irabazi du Gaztelekuko ordezkarien aurka larruzko paletako hirugarren mailako finala

ELI AIZPURU

Asteazkena, 2 azaroa 2022, 00:07

Comenta

Ilunpeko ordezkariak Eneko Martija eta Mikel Sanchez Gipuzkoako kluben arteko larruzko paletako txapeldun berriak dira. Azpeitiarrek 35-22 irabazi diete Gaztelekuko ordezkariei. Olaberrian jokatu dira asteburuan txapelketako hiru finalak.

Txapelketan lehen partaidetza zuten azpeitiarrek eta modalitateko hirugarren mailan lehiatu dira. Sari bikoitza dute gainera Ilunpeko erreminta saileko pilotariek. Izan ere, finalera iristeagatik datorren urtean Gipuzkoako Kluben Arteko Txapelketaren bigarren mailan ariko dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eneko Martija eta Mikel Sanchez, txapeldun

Eneko Martija eta Mikel Sanchez, txapeldun