Azpeitia
Emakumeen entrenamendu saioan izena emateko azken eguna da gaurSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Emakumeen entrenamendu saioan izena emateko azken eguna da gaurE. A.
Azpeitia.
Miércoles, 5 de marzo 2025, 20:46
Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketa ari da gerturatzen eta haren atarian hainbat entrenamendu saio antolatu dituzte emakumeei zuzenduta. Larunbat honetan, martxoak 8, izango da azkena. Egun aproposa aukeratu dute emakumeak kirolean batzeko eta gonbidatua ere ez da nolanahikoa, Oihana Azkorbebeitia mendi lasterkaria izango baitute gidari.
Azken entrenamendu saio honetan parte hartu nahi dutenek, gaur, osteguna, dute izena emateko azken eguna, Lagun Onak MBren webgunean.
Martxoaren 8an, igerileku aurrean elkartu eta goizeko 08:00etan izango da irteera. Hogei kilometroko ibilbidea egingo dute. Ondoren, emakumeen entrenamendu saioak ixteko bazkaria egingo dute. Entrenamendu saiorako izen emate orrian zehaztu beharko dute bazkaltzen geldituko diren ala ez.
Emakumeen entrenamendu saioetako bosgarrena eta azkena izango da larunbatekoa. maiatzaren 10ean izango da Domusa Teknik 40 MLK lasterketa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.