Borrar
Hainbat emakumek egin dute ekitaldietan parte hartzeko deia.
Emakumeak ahalduntzeko ikastaroak eta jabetze eskolak abian dira Emakumeen Txokoan

Emakumeak ahalduntzeko ikastaroak eta jabetze eskolak abian dira Emakumeen Txokoan

Zortzi ikastaro eta hainbat jarduera eskainiko dituzte abendura bitartean Emakumeen Mahaiak eta Parekidetasun Sailak

ELI AIZPURU

AZPEITIA.

Viernes, 20 de septiembre 2019, 00:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Azpeitiko Emakumeen Mahaiak eta Udaleko Parekidetasun Sailak Jabetze Eskolak antolatu dituzte Emakumeen Txokoan. Honela, abendura bitartean hainbat ikastaro eskainiko dituzte. Jabetze Eskoletarako izen-ematea zabalik dago. Horiez gain, beste hainbat jarduera ere antolatu dituzte, hala nola hitzaldiak, dokumental emanaldiak, emakume haurdunentzat tailerra eta Mintzalilak nahiz Enpalabramiento egitasmoak.

Urritik abendura bitartean ikastaro edo tailer desberdinak aurreikusten dituzte: Zaurgarritasunak euskal literaturan; Oinarrizko mekanika; Batera egin dezagun bidea; Autodefentsa feminista; Amorrua gorpuztu; Gorputza eta jolasa; Munduko dantzak: sabel dantza eta dantza afrikarrak dira ikastaroak.

Ikastaro bakoitzaren berri emateko, eskuorri batzuk banatu ditu Udalak, xehetasun guztiekin. Beraz, eskuorrian jaso daiteke informazioa edota Emakumeen Txokora bertara hurbilduta.

Izen ematea zabalik izango da irailaren 28a arte. Horretarako, Udaleko Parekidetasun Sailean eta Emakumeen Txokoan egin daiteke.

Jabetze Eskolez gain, beste hainbat jarduera ere antolatu dituzte Emakumeen Mahaiak eta Parekidetasun Sailak datozen hilabeteetarako. Denetariko ekintzak eskainiko dituzte Emakumeen Txokoan nahiz herriko beste txoko batzuetan. Besteak beste, honako jarduerak prestatu dituzte: Emakume haurdunentzat tailerra, Mintzalilak eta Enpalabramiento egitasmoak, Enfemme eta Comandante Arian dokumenten emanaldiak, Maskulinitatea berritu edo botereari uko egin? hitzaldia, Berdea da more berria liburuaren aurkezpena nahiz Nik sinesten dizut. Bortxaketaren kultura eta Sanferminetako kasua liburuaren aurkezpena.

Jarduera hauen inguruko informazio osatua ere eskuorrian banatu du Udalak.

Whatsapp zerbitzua

Ikasturte berriarekin batera, emakume txokoak whatsapp zerbitzua ere jarri du abian. Hala, herritarrek Emakume Txokoarekin harremanetan jarri, ekarpenak egin edo zalantzak argitzeko 688 751 000 zenbakira idaz dezakete.

Txokoa erabiltzeko eskaerak

Emakumeen Txokoko gelaren bat erabili nahi duten herritarrek hemendik aurrera eskaera egin beharko dute. Hau da, aurrez, eskaera orri bidez egin nahi duten espazioa erreserbatu beharko dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios