Azpeitia
Emaitza bikainak Loretokiko neskentzatEli Aizpuru
AZPEITIA.
Miércoles, 14 de mayo 2025, 20:18
Irungo Artaleku pilotalekuan jokatu berri da alebin eta infantil mailako Gipuzkoako txapelketa eta Loretoki gimnastika erritmikoko kideek emaitza bikainak lortu dituzte.
Infantilen txapelketan, Elene Astiazaranek A mailan bakarka hartu zuen parte. Sokarekin ez zuen bere egun onena izan (7. postua), baina uztiarekin bikain arituta 3. gelditu zen. Orokorrean 5. postua eskuratu eta maiatzaren 24an Gasteizen ospatuko den Euskadiko txapelketarako sailkatu da.
Alebinen edo kimuen txanda izan zen hurrena. Alebin B taldeko gimnastek &mdashMaren Bikendi, Paula Ezama, Paula Olazabal, Olaia Lizaso, Nara Priya eta Xuhare Garate&mdash gipuzkoako txapeldunak izan dira. Maren Bikendik bakarka ere parte hartu zuen: esku hutsik 3. postuan sailkatu zen eta sokarekin lehen postua eskuratu zuen. Orokorrean 2. postuan geratu zen. Ondorioz, kimuen B taldeak eta Bikendik Euskadiko eskola mailako txapelketa jokatzeko txartelak lortu dituzte. Hurrengo denboraldian mailaz igoko dira.
Larunbat honetan kadeteen txanda izango da eta Eibarren lehiatuko dira Loretokikoak.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.