Borrar
Las diez noticias de la jornada
Izarraitz igeri elkarteko igerilariak, Gasteizen. IZARRAITZ I.E.

Azpeitia

Emaitza bikainak Izarraitz igeri elkartekoentzat Mendizorrotzan

Besteak beste, 13 urtekoen Euskadiko bi errekor berri ezarri zituen Julen Eizagirre igerilari azpeitiarrak 100 eta 800 libre probetan

Eli Aizpuru

AZPEITIA.

Miércoles, 28 de mayo 2025, 20:29

Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan jokatu ziren pasa den larunbatean kimuen mailako Euskadiko igeriketa txapelketak, eta bertan parte hartu zuten Izarraitz Igeri Elkarteko hamazortzi igerilarik. Taldeak, oro har, maila bikaina erakutsi zuen, eta txapelketan zehar egindako lanak emaitza ikusgarriak utzi zituen.

Eguneko protagonistetako bat Julen Eizagirre izan zen. Izan ere, 13 urtekoen Euskadiko bi errekor berri ezarri zituen igerilari azpeitiarrak. 100 metro librean 56:42ko denborarekin eta 800 metro librean 9:16:21eko marka eginez.

Mendizorrotzan bildutako ikusleak «aho zabalik» utzi zituela adierazi dute klubetik, proba guztietan «egundoko maila» erakutsiaz.

Gainerako Izarraitzeko igerilariek ere ez zuten hutsik egin eta denbora bikainak lortu zituzten, marka pertsonalak hobetu eta klubeko hainbat errekor ere hautsi zituzten. Aurrez aipatu bezala, Julen Eizagirrek 800 metro librean urrezko domina eskuratu zuen, Euskadiko errekor berria ezarrita, eta 100 metro librean ere urrezko domina lortu zuen marka berriarekin; gainera, 4×100 metro libreko eta 4×100 metro lau estiloetako erreleboetan ere urreak eskuratu zituen.

Janis Altunak 200 metro bizkar proban urrezko domina lortu zuen eta 4×100 metro libreko erreleboan ere urrea irabazi zuen.

Inge Kabueren parte-hartzea ere azpimarratzekoa izan zen: 100 eta 200 metro bular probetan zilarrezko dominak irabazi zituen, eta 4×100 lau estiloetako erreleboan, berriz, urrea. Errekor gehiago ere hautsi zituzten herriko igerilariek. Honela, Lur Elortzak 200 metro librean urrea lortu zuen eta 800 metro libreko proban 12 urtekoen klubeko errekor berria ezarri zuen. Azkenik, Martin Agirrezabalagak 100 metro bizkar proban 13 urtekoen klubeko marka berria ezarri zuen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emaitza bikainak Izarraitz igeri elkartekoentzat Mendizorrotzan

Emaitza bikainak Izarraitz igeri elkartekoentzat Mendizorrotzan