Borrar
'25 urte elkartasunez' lelopean antolatu dute eguna.
Elkartasun Egunak 25 urte beteko ditu maiatzaren 17an

Azpeitia

Elkartasun Egunak 25 urte beteko ditu maiatzaren 17an

Egitarau oparoa prestatzen dihardu Sarek, hainbat herritarrekin batera eta dagoeneko kontzertuak aurreratu dituzte

E. A.

Azpeitia.

Viernes, 11 de abril 2025, 19:43

2025eko Etxera Egunaren data eman berri dute. Maiatzaren 17an izango da. Aurtengoa gainera, «berezia» izango da. Elkartasun Eguna izenarekin sortu zen jardunaldiak 25 urte beteko ditu. Hori dela eta, egunaren prestaketan murgilduta daude Sare eta hainbat herritar.

'25 urte elkartasunez' lelopean egun osoko egitaraua prestatuko dute. Ohi dutenez, data gerturatu ahala joango dira jakinarazten Etxera Egunaren egitaraua, berrikuntzak eta xehetasunak, baina antolatzaileek aurreratu dute «oso indartsu datorrela» aurtengoa. Ez dute hutsik egingo kros eta bazkari herrikoiek, eta horietan zein aurkeztuko dituzten beste ekintzetan parte hartzeko gonbita egin diete antolatzaileek herritarrei.

Kontzertuak

Egitaraua osoa ez bada ere, momentuz, aurreratu dituzte egun horretan izango diren kontzertuak.Hala, Sanagustin kulturguneak The Friday´s Crew, Su ta Gar eta Trikidantz hartuko ditu eta herri bazkariaren ostean, Txalainak izango da maiatzaren 17ko menuko plateretako bat.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Elkartasun Egunak 25 urte beteko ditu maiatzaren 17an