
Azpeitia
'Eli Gallastegi, Gudari' hitzaldia eskainiko da asteartean 'Abertzaleak' zikloaren barruanSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
'Eli Gallastegi, Gudari' hitzaldia eskainiko da asteartean 'Abertzaleak' zikloaren barruan'Abertzaleak' hitzaldi zikloak aurrera darrai. Pasa den abenduan eman zitzaion hasiera eta datorrena hitzaldi sortaren hirugarrena izango da.
Naziogintza taldeak, Udalaren laguntzarekin, antolatutako ziklo honetan euskal nazionalismoaren historian lorratz sakona utzi duten bost pertsonaia erreferentzialak ezagutaraztea da asmoa. «Abertzaletasunaren eremuan eragin handikoak, zaila baita gaur egungo euskal nazionalismoa ulertzea haien ekarpenak aintzakotzat hartu gabe», esan dute Naziogintza taldeko kideek.
Aurrez Aita Larramendi eta Sabin Arana izan dituzte hizpide eta asteartean izango da hurrengo hitzordua. Nerea Azurmendi kazetaria Elias Gallastegiren inguruan ariko da Basazabal jauregiko hirugarren solairuan, 19:00etatik aurrera.
Elias Gallastegi Uriarte, ezizenez 'Gudari' (Bilbo, 1893-Donibane Lohizune, 1974), euskal politikari abertzale eta jeltzale independentista izan zen, eta 1936. urtearen aurreko nazionalismo erradikalaren lidergoa izan zuen.
Hil zenetik 50 urte igaro diren honetan, miresmena eta bazterketa, bietatik jaso du Elias Gallastegik. Eztabaidaezina da bere papera abertzaletasunaren sorreran eta lehen hamarraldietako bilakaeran.
Nerea Azurmendi kazetaria arduratuko da 'Gudari'-ren bizia eta garrantzia euskal abertzaletasunean azpimarratzeaz. 'Gudari, Eli Gallastegiren lorratza' liburua idatzia du Azurmendik. Gallastegiren bizitza eta ibilbidean sakontzeaz gainera, garaiko kronika osatuko du egileak.
Heziketa politikoan sakontzea da Naziogintza taldearen helburua 'Abertzaleak' hitzaldi ziklo honekin eta bide horretan, beste bi hitzordu zehaztuta dituzte; martxoaren 19an, Telesforo Monzonen inguruan ariko da Pako Sudupe idazlea eta zikloarekin amaitzeko, Txillardegi ekarriko du ahotara Karmelo Landa historialariak, apirilean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.