Borrar
Bi ikusle Soreasura sartzen Hator Hator jaialdiaren lehen edizioan. KULTURAZ
Azpeitia

Ekitaldiz beteta dator Hator Hator Horror Festen bigarren edizioa

Beldurrezko eta fantasiazko zinemaldia ostiraletik igandera ospatuko da eta filmak ez ezik, kontzertuak eta haurrentzako jarduerak ere izango dira

ELI AIZPURU

Asteazkena, 14 abendua 2022

Comenta

Hator Hator Horror Festen bigarren edizioaren egitaraua prest du Ospel Filmsek, Azpeitiko Udalaren eta Kulturaz kooperatibaren laguntzarekin. 'Unicorn Wars' eta 'Mad Heidi' film luzeak, K-sariak laburmetrai lehiaketa, Txatar eta Asgarth taldeen kontzertuak eta haurrentzako makillaje eta marrazketa tailerrak izango dira, besteak beste.

Zinemaldia ostiralean, abenduaren 16an, 19:00etan hasiko da, 'Hellraiser' filma eta K-sarietarako laburmetraien emanaldiarekin, Soreasu Antzokian.

'Hellraiser' 1987an estreinatutako beldurrezko film klasikoa da. Beraz, hogeita hamabost urte betetzen ditu aurten eta, ospatzeko, Soreasuko pantailan eskainiko da. Aurtengo kartelak ere film honi egiten dio omenaldia. Segidan, K-sarietarako laburmetrai hautagaiak eskainiko dira. Bertan, animaziozko edo fikziozko euskal film labur onena sarituko da lehiaketa ireki baten bidez. Jada ehun laburmetrai baino gehiago jaso dira eta horien artean hautaketa bat egingo da. Sariduna 2023ko Donostiako Zinemaldian K-sarien sailean eskainiko dute.

Larunbat goizean film laburren emanaldia izango da, 10:30ean hasita, Soreasu Antzokian. 12:00etan, berriz, animaziozko film laburrak eskainiko dira. Arratsaldean, 'Unicorn Wars' eta 'Mad Heidi' filmak ikus ahal izango dira Soreasun, 16:30ean eta 18:30ean.

'Unicorn Wars' Uniko estudio bilbotarrak ekoitzi eta Alberto Vázquezek zuzendu du. 2023ko Goya sarietarako hamabi nominazio ditu. Gerraren aurkako alegoria fantastiko bat da, hartz txikien eta adarbakarren arteko aspaldiko gerra bat kontatzen duena.

Johannes Hartmann eta Sandro Klopfsteinek zuzendutako 'Mad Heidi' filmak, berriz, Heidi haurrentzako ipuina aztertzendu. Pelikula honetan, ordea, Heidi faxisten menpe erori den eta Suitza askatu nahi duen pertsonaia bat da.

Argarthen itzulera

Larunbat gauean, berriz, Asgarth eta Txatar heavy metal taldeak ikusteko aukera izango da, doan, Sanagustin kulturgunean, 22:30ean hasita. Asgarth taldeak bere bosgarren albuma, 'Zeldatik', plazaratuko du. 17 urte pasa dira azken albuma kaleratu zutenetik. Sortu berri den Txatar heavy taldea ere izango da Sanagustinen. Legen Beltzatik zarata egiteko gogoz gelditu ziren kide batzuek osatu berri dute Txatar.

Haurrentzako festa

Igande goizean, haurrentzako makillaje eta marrazketa tailerra errepikatzeaz gain, ekitaldi-sorpresa bat ere eskainiko da. Ekintza berritzaile eta digital honek haurrak ez ezik, helduak ere ahoa bete hortz utziko ditu. Ekimenak 11:00etan Sanagustin kulturgunean hasiko dira.

Ekitaldi guztietarako bonua kulturaz.eus atarian eskuratu daiteke, 13 euroren truke. Ekitaldi bakoitzeko sarrera, berriz, lehiatilan lortu ahal izango da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ekitaldiz beteta dator Hator Hator Horror Festen bigarren edizioa

Azpeitia: Ekitaldiz beteta dator Hator Hator Horror Festen bigarren edizioa